Orri hau balidatu da
-72-
Eta berak izan zituen bilduŕak udarako ekaitz eta kaskabaŕaz guzia galduko ote zan?
Bañan ez, nekazaria pozik da: udare edeŕak, sagaŕ usaidunak, mats atsegingaŕiak bildu ditu.
Lan egin beaŕ da beti, zerbait bildu nai ba-da.
Ereiten ez duanak ez du biltzen.
NEGUA
Negua da urtearen aldirik otzena eta atsekabiena.
Lañu beltzetatik ugari euria erortzen da eta askotan, otz baldin ba-dago, ixil-ixilik baita eluŕa ere.
Bañan neguak bere atsegintasunak ere ba-ditu. Etxe baŕenean bilduaz geyago lan egiten da, ta aŕats luzetan etxean aldi edeŕak igarotzen dira, anai aŕtean jolasean edo aita eta amaren irakaskizunak ikasten.
Lan egin zagun gogotik neguan, gero eguraldi onak etoŕtzean eguraztera poz geyagoz atera gaitezen.