Orri hau balidatu da
-74-
EGUZKIA
Eguzkia da Ludiari eta guri argia ta beroa ematen diguna.
Berari eskeŕak bizi gera. Eguzkia oztuko ba'litzake bereala ilko giñake.
Eguzkia gure Ludia baño askoz aundiagoa izanaŕen txikia ba'litz bezela agertzen zaigu, oso uŕuti dagoelako.
Ba-dirudi Eguzkiak Luŕaren inguruan bira ematen duela. Eta ez da oŕela. Luŕa da Eguzkiaren inguruan dabilena.
Gañera Luŕak bere aŕdatzean egun bakoitzean bira bat ematen du.
Eguzkia ateratzen dan tokiari Eguzkialdea edo Soŕtaldea deitzen zayo. Eta saŕtzen dan tokiari Saŕtaldea.
Ipintzen ba-gera besoak zabalik, eskubikoa Soŕtaldera eta ezkeŕekoa Saŕtaldera, gure auŕean daukagu Ipaŕaldea eta gure atzean Egoaldea.
Eguzkia eguerdian Egoaldean dago.