Orri hau balidatu da
-77-

IL̄UNABAŔA
Ixil-ixil̄ik arkitutzen da
ixil-ixil̄ik mundua,
ez da mendian ezer entzuten
ez bada ontzen oyua;
ixil̄ik dago tantai gañean
lengo txori beŕitsua
lumatxo bigun aŕo tartean
gorderik bere burua.
Gero goi zabal miragaŕia
uŕez apaintzen danean
otoitz eginik beti bezela
oyeratzen geranean...
gau ipaŕtsuak estaltzen gaitu
lañuzko maindirepean
eŕugabeko lo, lo goxoa
egin dezagun pakean.
(E. Aŕese).