-79-
-dago gauzik aŕigaŕiena ikusiko dezute: Aneika ta aneika, mil̄aka ta mil̄aka argi txiki biziak. Argi oek izaŕak dira. Eta izaŕ oek gure Eguzkiaren antzekoak dira. Eta txiki ageŕtzen zaizkigu oso uŕuti daudelako.
Zenbat izaŕ ote dira? Iñork ere ez daki, ezin zenbatu ditezkelako.
Gure Eguzkia ere izaŕ bat da eta ez aundienetakoa; beste asko aundiagoak dira.
Eguzkia erdian egonik zortzi Inguruko nagusi ditu: Merkurio, Artizaŕa, Ludia, Marte, Jupiteŕ, Saturno, Urano, ta Neptuno. Gañera beste Inguruko txiki asko ditu.
Inguruko guzti oek berez argirik ez dute, izaŕbelak dira, eta guri bialtzen digutena Eguzkiak emana dute.
Argiak iroiren edo segundoko 300.000 mila kilometro ibiltzen ditu.
Eguzkiaren argiak gugana iristeko zortzi minutu beaŕ ditu.
Bañan izaŕak askoz uŕutiago daude. Bertena dagoanaren argiak bost urte beaŕ ditu etoŕtzeko.
Beste asko oraindik ere uŕutiago daude eta beren argiak eunka urteak