Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/84

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-80-

eta baita mil̄aka ere beaŕ dituzte onera iristeko.

Izaŕik edeŕenetako batzuek Antares, Sirius, Aldebaran eta Arkturus dira.

Izaŕ aundi oek agertzen zaizkigunean irudi bat bezela egiñaz, izaŕtiak deitzen zaye.

Izaŕti edeŕenetako bat Orion deritzayona da.

Ezin genezake neuŕtu izaŕtegiaren aunditasuna. Berak azaltzen digu garbi bere Egile, gure Jaungoikoaren aunditasun neuŕigabea.


IL̄ARGIA

Izaŕak argi egiten dute, bañan izaŕilak edo izaŕbelak argirik ez dute.

Ilargia izaŕbel bat da, eta Luŕaren inguruan ibiltzen da.

Luŕa edo Ludia baño askoz txikiagoa da. Bertan agertzen diran itzalak ango mendiak dira.

Mendi asko ta aundiak daude il̄argian.