Orri hau balidatu da
-83-
EGURALDI TXAŔA

Aize indartsu onek azkenik ekaitza ekaŕi digu.
Eurijasa aundia ari da. Kaskabaŕa ere nunbait izan beaŕ du. Kaskabaŕak, eta batez ere aŕiak, kalte aundiak egiten ditu.
Tximist aundia zan ori! Bai turmoya ere, ikaragaŕia izan da!
Etxegañean tximistoŕatza ba-degu ta ba'liteke an erortzea.
Ara! Eguzkia odeitaŕtetik irtetzen asten da. Auxen da ostelaka edeŕa! Bai margo garbiak dauzkala! Goŕia, urdiña, oria, oŕlegia...
Ez bada bilduŕ izan, eguraldi txaŕaren ondoren eguraldi ona efoŕiko da-ta.