Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/88

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-84-

EKAITZA

Estaltzen dute zerua odoi izugaŕiak,
guzia dar-dar ipintzen turmoi dunbotslariak;
bilduŕtzen gaitu gau ilunean tximistargiak,
t'ez gutxiago ondorenean jazaŕ aundiak.

Zatitzen ditu aizeak gogoŕ mendiburuak,
uŕatzen bean ujolak al̄oŕ oparotsuak;
jasa bizia dakaŕ berela ekaitz oyuak
misto suminkoŕ latsa bezela sube-txistuak.

Sututzen dira tximistarekin zuaitz igaŕak
goŕitzeraño bere suakin odoi nabaŕak;
itsas aldera gainka dijoaz ibai azkaŕak
gero ta geigo puŕukatuaz mendi-baztaŕak.

(E. Aŕese)