Orri hau balidatu da
-85-
EŔEKAYAK

Janariak egosi ta eŕetzeko sua egin beaŕ da.
Sua egiteko biltzen dira txirbil, ezpal eta eguŕak.
Su aŕtu bezin laister, gaŕa guzien gain aterako da.
Sua eguŕ-ikatzaz ere egin diteke. Ikatz au gure mendietan ikazkiñak txondaŕetan egiten dute.
Txondaŕak deitzen zaye ikatza egiteko egurpil̄ai Egurpila oek lurez estaltzen dituzte eta azpitik su emanaz pitinka-pitinka ikatza egiten da.
Sukaldean eŕetzen degunak egiten duen kea kebidetik gora joaten da.
Aŕikatza, beste eŕekai bat, luŕpetik