Orri hau balidatu da
-87-

AIZKORA ETA KIŔTENA
Eguŕgile bat
soŕt-egitera
joan zan basoan baŕena,
eta bidean
galdu zitzayon
aizkoratikan kirtena.
Soŕt-egiteko
beste beŕi bat
egin nairik aizkorari,
gaya eskatzen
asi zitzayen
an zan zuaitz bakoitzari.
Inork etzion
gairik eman nai,
eta arteak bakaŕik
adaŕ metxo bat
eskeni zion
gaxo aŕtzaz kupiturik;