Orri hau balidatu da
-88-
kirten beŕia
egin ondoren
saŕtzen dio aizkorari,
eta jokaka
asitzen zayo
arte arixe berari.
Au ikusita
asten dirade
zumaŕak eta lizaŕak,
arte onari
gogoŕ egiten
oju eta deadaŕak.
-Asto aundia,
esaten die
ez al lekien oraindik
eguŕgil̄eak
bizi dirala
guk galtzen degun bizitik?
Oŕa zer eskeŕ
ematen dian;
orain asi dek igandik,
saŕi ez geatzik
bat bakaŕikan
basoan utziko zutik.
Iri bakaŕik
egin ba-zian,
kaikutzaŕ oŕi, kaltea
ezer etzuen,