Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/97

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-93-

diralako, ibayak eta baita itsasoak ere izoztu egiten dira, gañetik gizonak eta guŕdiak ere ibili litezkela.


ITSASOA

Itsasoan biltzen dira ibayetako urak eta baita ere ibai oek ekartzen dituzten ondaŕ, aŕi ta beste gai guztiak.

Beñere ikusi al dezute itsasoa? Azkenik ikusten ez diogun zelai aundi aŕek Jainkoaren aunditasuna agertzen digu.

Bere gaña geyenetan olatuz edo uiñez zimuŕtua ikusten degu. Eta ekaitza danean olatu oek ikaragaŕiak dira.

Bere ondoa oso aundia da; emen ditugun mendi guziak baño aundiagoa.

Itsasoak bere gora-berak egunero izaten ditu. Goruntz dijoanean izgora deitzen zayo eta bera dijoanean izbera.

Legoŕa ta itsasoa ikutzen diran tokiari itsaseŕtza deritzayo.

Itsasoa legoŕean sartzen dan tokiari izbazteŕa deitzen diogu.

Eta itsasoan sartzen dan legoŕ zatiari luŕmutuŕa.