Orrialde:Zortzicoa agorrillaren amarreco gabotsandean Erreguiñari bere ama andre eta aizpachoari cantatua.pdf/1

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

ZORTZICOA

AGORRILLAREN AMARRECO GABOTSANDEAN

ERREGUIÑARI

BERE AMA ANDRE ETA AIZPACHOARI

CANTATUA.


1
 Isabel bigarrena
Aingueru maitea
Erreguiña gurea
Berdiñic gabea :
Euscaldunaren doai
Atseguiñ betea ,
Eta Donostiaren
Zorion jabea.

2
Guztiz pozgarria da
Agor illa aurten
Bere asieratic
Digu eracusten :
Amar egunez gaude
ISABEL icusten ,
Eta gure beguiac
Ez dira aspertzen.

3
Izan arren chit guchi
Gure aleguiña
Borondatea degu
Aundizquiro fiña :
Leyaltasuna ere
Oberic eziña ,
Ondo arqui dedien
Emen Erreguiña.

4
Eguiazcoac dira ,
Eta ez gaurcoac ,
Ez berri , ez laburrac ,
Baicic beticoac :
Apaingora gabeac
Itz Donosticoac ,
Eta bere esqueñiac
Biotz onecoac.

5
Bere Erreguienzat
Biciro leyala
Dembora guztietan
Donostia dalá :
Antzin liburuetan
Aitortzen da alá ,
Sinisten ez duenac
Iracorditzala.

6
Jargoitu izan diran
Erregue guztiac
Arguitara dituzte
Aitormen eguiac :
Donsotiaren oncai
Otsare aundiac ;
Eta isildu ere
Beraren etsayac.

7
Serbiquintzac millazca
Donostiacoac
Dira guztiz arguiac ,
Antziñetacoac :
Ala ichasoscoac ,
Non legorrezcoac
Len , oraiñ eta beti
Borondatezcoac.

8
Damuric ez deguna
Ondo da agueri ,
Biotzac eman nairic
Gaur Erreguiñari :
Gure barrena argui
Aguer albaledi
Ez guenuque becaitzic
izango iñori.

CANTARIDIA.
Erreguiña maitea
BigarrenISABEL ,
Salve Donostiarrac
Salve milla bider :
Salve zuri CRISTINA
Bere Ama andrea
Eta salve LUISA
Aizpacho gaztea.

DONOSTIAN , IGNACIO RAMON BAROJA-ren moldizteguian.