Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/5

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ZUMALAKARREGI

"Limosnatxo bat"
bertso-doñuakin
abesteko

Gudara
zertara...?


Ene asaben oroitz-arnasa
atoz nerekin lantzera,
milla zortzireun ogeitamairun
gerta zana argitzera!
Eusko zeruko goiargi zabal
atozkit aize ematera!
Aztutze beltzan galdu ez dedin
bertsotan nua jartzera
Ormaiztegiko Zumala aundien
arrigarrizko izakera.
 
Ikus dezagun orduan nola
zegoan Euskalerria.
Iñoren menpe gaberik, ura
zorioneko garaia!