Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/50

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Ordutik eusko zerua zegon
illun astunez beztuta,
negarrez eusko seme guziak,
Euskadi oso illunduta,
gure izkera ia galdua
arrotzarekin nastuta.
Illun biotzak, illun sendiak,
itxaropena galduta,
abenda zarren edesti bera
aztutze beltzan sartuta.
 
Bañan Goi-Jaunak kupitu eta
agertu zuan ortzean,
izar dizdikor argi zuri bat
Àbandoko gain-gañean,
Arana Goiri'tar Sabin jaio
zan zoruneko unean.
Zabalik dago bere ikurriña,
Euskalerri dan-danean
eta indartu da itxaropena
geroztik eusko lurrean.
 
Jaiki biotzak euskal semeak!
Itxar gaitezen gaur danak!
Ikurritz done pean jarrita,
aztu lengo neke-lanak!
Lenen zatia JAUNGOIKOA du
ta guzien gain dagonak
maiterik gaitu ta LEGE ZARRAK,
asaben lege sakonak,
azkatasuna bidetik dakarz
Euskadiri zorionak.