San Agustin Eguneko Sermoia
San Agustin eguneko sermoia
[aldatu]Vos estis lux mundi. (Math. c. 5)
Argui asco degu gaurco Evangelioan. Cristo gure Jaunac ondratzen ditu Eleizaco Doctore Santuac arguiaren izen ederrarequin; “Vos estis lux mundi” eta onezaz bidea[1] iriquitzen digu Doctore Santu bat alabatzeco alaco bide berdiñ arguizcoa, ceña beguien aurretic quentzen eta galtzen badegu; edo ichuca ibilli, edo illumpean guelditu bearco degu. Arguiaz itz eguiten degunean, gogoratzen oi zaizquigu bereala eguzquia, illarguia, eta beste[2] ceruco izar guciac. Baña ez daquit nolacoa natorren gaur: ez det arquitzen ceru gucian gauza bateraco bear dedan diñaco arguiric. Goiceco izar araco eguna dacartenac, illunabarreco araco gau-carraioan dabiltzanac, goicean cillarrezcoac[3], arratsean urrezcoac badirudite ere, ez naute betetzen, uquitzen, gozatzen: aiñ nator gozacaitza. Izarrac ez dira gauza; eguzquia argi guichi[4] duena; zodiaco gucia (ceru-troza aundi[5] hura[6], eguzquiaren urte guztico bidea) troza laburra da, nere pensamentua lotutzeco. Aita San Agustiñ-ez aiñ dacart[7] buru au beteric, eta aiñ iduritzen zat aundia, non guichi deritzadan ceruari eta arc daramatzien argui guciai, hura[8] neurtzeco eta comparatzeco. ¿nola bada? ¿Escriturac ez ditu neurtzen iñon diran Santuric andienac ceruan diraden arguiaquiñ? Ala da eguia. “Fulgebunt justi sicut sol[9]. Fulgebunt quasi estellae in perpetuas aeternitates”; ¿Cergatic bada neurri[10] bear ez degu ayequiñ beraquin? ¿Nor? ¿San Agustiñ? Ez oriśe. Escriturac badaqui zer dion; eta diona baño gueyago ere adierazten[11] badaqui. Ez daquit aimbeste, ez det alaco somaric. ¡Cer bada! ¿Nic bildu maiśu gucien lorea, eta nic naastu edozeiñ Santuri dagocan argui-pilla batean, Doctore gucien erpiña, Santu gucien bicaña, teologo gucien gallurra, Fedearen abea[12], Eleizaren cutuna, itz batean, Agustiñ au, guzientzat jayoricaco atseguiña eta poza? Ez diot iñori alaco naigaberic eguin[13] nai. Argui escaśac dirade horiec[14]; odeatzen, illuntzen, guerispetzen diranac. Billa zadazute, arren, beste argui obeago bat eta[15] idoroco dezute, batean eta bestean[16] biribillatzen badituzute, eguzquiaren, illarguiaren eta izar gucien arguiac ¿Ez da posible? Bada ordea: goazen ezpere[17] mundua jayo zan lembicico iru egunetara, eta ayetan arquituco degu orrelaco arguiren bat[18]. “Dixit Deus, fiat lux; et facta est lux”.[19] Lembicico argui artatic, diotenez, eguin cituen[20] Jangoicoac laugarren egunean, eguzquia, illargia, eta izar guciac eta ala[21] oraiñ[22] aimbeste izarretan iśuria eta bacandua dagoen arguia, batean biribillatua egondu zan lenengo iru egunetan: “Primo die? factum esse universam lucem splendidissimam, dio Teodoretoc, quarto die fuisse eam in Solem et Lunam, caeteraque sidera dispertitam”. Orra bada doy doy, nic bear dedan arguia, argui guzien lenic-jayoa; argi errañu gucien asiera eta jayotza. Argui au da San Agustiñ-en simboloric ederrena[23]; ¿Cer? Ona eracusgarri obeto dagocana[24]; beste guciac baño aren anz andiagoa duena. Dira beste Doctoreac, eguzqui ta[25] izar batzuec becela; oriec dirade argui bigarrenac beste lembicico batetic eguiñac eta prestañiac[26]. Biz ordea, San Agustiñ munduaren lembicico[27] arguia becela, beste gucien iturria, ez guereizic, ez oreiric[28], ez illumberic ezagutu zuena. “Vos estis lux mundi”[29]. Cerren, Santo Tomas aingueruac dionez, Jaincoac lembicico[30] argui hura[31], eguin zuen argui utsa; argui utsaren izatea cegoan[32] erara, argui guciaquicoa, eta gucieracoa. “Secundum comunem lucis naturam”. Utseguin dezu, esango dirate Filosofo becosco-dunac; beguitandu zatzu; oyec[33] dirade amesac eta contuac, Platon-en iduripenac, eguiaric baguecoac, ipuyac[34] eta guezurrac. Ez da iñoiz icusi, ez eta[35] icusico ere orrelaco arguiric, argui utsa danic, argui utsaren izatea daucanic, argui guciaquicoa eta gucieracoa danic. Oraindaño sortu diran arguiac izan dira argui au edo ori, argui bata edo bestea, argui illunago edo arrayago, argui guchi edo iori; baña ez argui-utsaren izena edo izana duanic; ez onena, ez arena, ez iñorena danic: ez da ori eginquizuna, ezinquizuna baicican. Ala ere, ez naiz icaratzen: berriz ba-diot, etzala bestelacoa izandu mundu onen lembicico[36] arguia. Ez da au nere eraucia[37]; Santo Tomasec dion eguia bat da. “Oportet dicere lux primo? die fuit producta secumdum communem lucis naturam; quarto autem die attributa est luminaribus determinata virtus ad determinatos effectus”. Bijoaz oraiñ Filosofo errietariac Santo Tomas-egana eta esan biezote[38] aurquez-aurque amesac edo iduripenac diradela. Jaquin bezaté izan dala munduan argui bat guziequicoa eta guzieracoa gueren adiunetic campora, argui utsa, ceñi argui utsaren icena ta izana cegocan; latiñez argui ut sic, eta eusqueraz obeto arguia utsic; “secundum communem lucis naturam”.
Eta oraiñ badiot ezen gure Aita San Agustiñ andia, dala argui ura becelacoa izatez, eguiaz iduripenic baguea; argui bat guciequicoa eta gucieracoa; argui gucietan arquitzen dana; izandu diran, eta oraiñ[39] diraden, eta guero izango diraden inondicaco argui gucietan ere sortuco dana. San Ambrosio da argui bat eta bacar; San Jeronimo beste bat eta bacar; San Gregorio da argui au, San Isidoro argui hori, San Juan- Crisostomo, Nacianceno, Santo Tomas, San Buenabentura[40] dirade bat, bi, iru, lau, argui chitezco ederrac; baña bacarric San Agustin ez da argui bacarra, ez da bata ez bestea, ez da au ez da hori. ¿Cer da bada? Lembicico munduaren arguia[41], guziequicoa eta guzieracoa; argui bat eta argui asco, eta[42] argui-gucia dagocana. “Secundum communem lucis naturam”. Eta arc[43] au bera nere ustez adierazotzen digu egungo Evangelioac esaten duenean “San Agustin dala munduaren arguia”; esan gabetanic[44] cer argui dan, nolacoa dan, nondic edo nongoa degun argui au. “Vos estis lux mundi”[45]. Orra bada nere sermoigaya. Ondo mea eta segalla; ceñaren, bear dan becela, edertzeco eta apaintzeco, gracia ascoren bearra daucat. Esca dezayogun[46] gracia gucien Amari esaten diogula: Agur Maria.
LENENGO PARTEA
Lux mundi lucens.
Nere sermoi-gaya da esatea gure Aita San Agustiñ[47] andia, izandu dala mundu onen lembicico arguia, eta hura bezelacoa. Elcargana ditzagun bioc eta aguirico da ceñ ederqui dagocan San Agustiñ-i lembicico arguiaren izena, eta berriz lenvicico[48] argui orri cer polliqui datorquion San Agustiñ-en anza eta iduria. “Vos estis lux mundi”[49], lembicico argui hura izandu zan argui utsa, ceñaren erraño[50] eder irazequiac etziran emendatu iñoiz, ez galdu, ez liquistu ere odeyez, illunez, guereizez[51]. Eta ona bereala gauza bat San Agustiñ-en arguiari faltatu citzayona. ¿nosquiro ez daquigu San Agustiñ izandu zala lembician gau erdia baño illunago lañoz, odeiez, guereizez[52], ichusiz betea? Badaquigu. ¿Era batean[53] bere erara bizitu zan[54]? Bazan. ¿Bere amandre gaishoari ez ciozcan naigabeac eguiñ eunca eta millaca? Baziozcan. ¿Ez cirudien bere gazte demboran lagunac baño choroagoa, errazago, limuriagoa[55]? Bacirudien. Orrezaz gañera, eta gaiztoagoa dana, ¿ichutu ta[56] erori ez zan Maniqueo citalen utseguin liquitsetan, eta ondaturic egondu etzan leice izugarri batean? Ala da eguia. ¿Eta[57] ori da San Agustiñ arguia izatea, eta beragandic argui errañu ederrac iśurtzea? Ez da ori. Beraz ez da S. Agustiñ arguia eta are guchiago[58] munduaren lembicico argui hura becela. Bada ordea: eta ori obeto aditzeco[59] arreta gucioc, lembicico argi artzaz Escriturac dionari. Eguin[60] zuen Jaungoicoac argui hura esan dugun becela argui-utsa, eta orregaitican ere bacidurien[61] illuntasunean bilduric cegoala; edo beintzat illuntasuna arguiari alderen batetic bacichecala[62]. Argatic Jaincoac, itsasiric ceudela biac alcar, bata besteagandic bereiztu zuen[63]; “Divisit lucem á tenebris”[64]. Esango nuque nic, lembici artan illuna eta arguia alcar itsasiric[65] eta elduric, norc nori eraguingo cion, ceñec ceiñ garaituco zuen ibilli ciradela; noiz eta Jaincoac icusirican burrucari[66] biac, erdian bitarteturic, aparterazo[67] cituen; “Divisit lucem a tenebris”. Eta orduan arguiac bere errañu guciac libre ceuzcaziela, aiñ bete betean jo zuen bere etsai illun ichusi[68] hura, non seculaco beregandic igues eraguin cion, eta orrequin bera guelditu zan betico argui uts ederra.
Auśe bera guertatu citzayon San Agustiñ-en arguiari; ta ara nola. Batayatu artean guizon gucioc ez oi guera, San Pabloc[69] dionez, gaba ta illuna baicican, eta batayatutzeaz cerura jayo ezqueroz, orduan eguiñ oi guerade[70] argui, “Eratis enim aliquando tenebrae, nunc autem lux in Domino”. Orduan, Jaincoac nai-ta, iguesi dijoaz gugandic illunac eta gauac; orduan Jaincoac berac izitutzen[71] ditu alcargandic arguia eta illuna. “Divisit lucem á tenebris”. Eta[72] oraiñ San Agustiñ-engana. Eguin zuan Jaincoac, argui-utsa izateco mundu onetan: eta orra non bereala eraso cioten illunac eta gabac; bildu eta estali zuten beren[73] ichutasun ta ichustasunean; eldu eta itsasi[74] citzayozcan, eta aiñ latzqui, non cirudien emendatu bear ziotzcatela[75] bere arguiac, eta ito bere argui-errañu guztiac. ¿Noiz ordea zan ori? Cerura jayo baño len, cristau eguin baño leen, graciaren mundu ederrean, an-arteraño[76] ecer ere etzanean. Orduan da gabaren aldia[77]; orduan illunac aguintzeco mendea. “Eratis enim aliquando tenebrae”. Orducoac dira San Agustiñ- en odeyac, gereizeac, utseguiñac[78]: ez arquitu zan ezquerozcoac, ez batayatu zanetic eguiñac eta icusiac; bada arrezquero izandu da San Agustiñ, arguia ez ezen[79], argui guztietatic argui uts, garbi ederrena. “Nunc autem lux in Domino”. Ez iñoiz illundu, ez odeyatu, ez ecliptsez ezcutatu dana[80]; bai beragandic itzal guziac urruti bota cituena. Eta orra, oso oso nola dan San Agustiñ, lembizico mundu onen arguia becelacoa. “Vos estis lux mundi. Fiat lux, et facta est lux”. Bai eguia balitz, esango didazute; bai eguia balitz etzala[81] iñoiz illundu San Agustiñ-en arguia batayatu zan ezqueroztanic; ez da ordea ori eguia izan; cerren badaquite guciac, Santuac berac eguin cituela liburu bi[82], bata, bere pecatuac aitortzeco, bestea bere utseguiñac eta oquer-esanac zucentzeco. ¿Cer dira gaizqui eguiñac eta gaizqui esanac, ez bada gaba, illuna, itzala, ichusia[83]? Beraz ez da San Agustin argui utsa; ez da lembicico munduaren arguia. Ez nuen uste aiñ gogor egongo ciñatela San Agustiñen arguiarequin; baño nic samurtuco zaituztet. Diot bada bildurrican gabe, etzala iñoiz ere illundu San Agustiñ-en arguia. Ez degu cer uquitu aren pecatuen gañean; cerren arestiyan[84] guiñion becela, cerura jayo baño lenagocoac[85] ciran. Beste utseguiñac aiñ etzuten illundu San Agustiñ-en arguia, non gueyago edertu zuten, eta biurtu zuten arguiago. Au da Doctore Santu onen gloriaric andiena; lucitzea arguiaz; arguiaz ez ecen, illunez ere bai; eracustea munduari ondo eta zucen esanequin ez ecic, oquer eta cearrera esan cituenaquin ere bai. Izan cituen, bai, bere gabac argui onec. ¿Nolacoac ordea? Araco David-ec esan cituen becelacoac, chit asco jaquiñac, gau batac besteari elcar[86] jaquiundea eracusten ciaquitenac. “Et nox nocti indicat scientiam”[87].
Gueyago icasi du munduac San Agustiñ-en gabetan, beste Eleizaco Doctore-en egunetan baño. Argui andiagoa zuen San Agustiñ-ec gabaz, beste guztien egunac baño. San Agustiñ-en gabac etzuen illumberic; aiñ zirudien ta zan arguia, nola dan egunic arguiena. Argatic eroceñec, San Agustiñen gabac icusteaz ta iracurteaz[88], esan dezaque Daviden canta asiera-duen[89] ura. “Nox illuminatio mea? in deliciis meis”. ¡Au gaba argui! ¡Au gaba gozo! ¡Ez nic iñoren egunetan! San Agustiñen arratsetan bai ditudala nic nere atsegiñac eta poz-aldiac! “Quia tenebrae non? obscurabuntur á te”. Cergatic[90] ece, dituen argierac[91] illunduco ez diraden iñoiz; “Et nox, sicut dies iluminabitur”. Cergatic ece, aren gaba, egun bat adiña, arguituco dan; “Sicut tenebrae ejus ita et lumen ejus”[92]. Cergatic ece, nola dan aren illuna, alaśe izango da[93] aren arguia. Arratsetan, ots-garbi danean, icusten ditugu izarrac, eta ala ere gaba da, ta illumbean gaude: baña ez da orrelacoric San Agustiñ-en gabetan, utsegiñetan, ceresanetan: bada beti dago otsgarbi: beti aguiri dira izarrac[94]; are gueyago; aguiri dira eguzquiac; are gueyago; aguiri da[95], eguzquia eta izarrac-baño argui bat[96] andiago; eguiten diguna egun bat, eguzquia bere erpiñ-erpiñean dijoanean baño arguiago eta ederrago. Ez dezute oraiñ esango San Agustiñ-en arguia illundu dala, odeitu dala, itzaldu dala. Beraz, izandu da[97] argui utsa, eta mundu onen lendabicico arguia becela, “Vos estis lux mundi. Fiat lux et facta est lux”.
Beiñ atera gueranean, gaitza cirudien pauso onetatic, ¿Norc esango digu San Agustiñ-en argui au nolacoa dan, ceñ andia, ceñ vizia, ceñ ederra? Goacen lendabicico arguiagana, eta archec esango digu jaquiñ nai deguna. Argui hura eguin baño lenago, etzan munduan ecer aguiri: etzan ecer icusten; gucia zan gaba, ta illuntasunac ceducan ausquia, azala ta gaña[98]. “Et tenebrae erant super faciem abyssi”[99]. Baña bitarte artan Espiritu Santua cebillen uren gañean, santutzen cituela bere uquitzeaz eta virtutez, guero izango guenduen batayo santuraco. “Et Spiritus Dei? ferebatur super aquas”[100]. Eta onen ondoren eguin zuan Jaincoac lembicico arguia, illuntasun guztiac quentzeco eta banatzeco. “Fiat lux et facta est lux. Et divisit lucem á tenebris”[101]. Azquen oni narraquiola[102]; cristau-mundu onetan eguin zuan Jaungoicoac[103] gure Aita San Agustiñ, iñondic sortzen diran gabac[104], illunac eta guereize ichusiac deseguiteco eta ecereztatzeco. Heregia[105] bacoitza da arrats ichia baño illunago, ceña arguitzeco eta aguertzeco[106], ez da asco adiña eguzqui ascoren arguia. ¿Nolaco gaba[107] beraz eguingo dute heregia guciac batean bilduric eta baturic? ¿Eta nolaco arguia bearco da guztiac beingoan zatitzeco, banatzeco, deseguiteco, eta ezereztara biurtzeco? Bada alacośea da San Agustiñ-en arguia, infernutic sortu diraden heregia guztiac, ceiñ ere[108] diran illunac eta portitzac[109], deseguiñ cituena. Bacirudien Eleiza Ama Santaren Cerua[110], guri argui[111] eguin baño lenago, gabaz illuntzera eta illunez estaltzera cijoala, izarrac emendaturic, ezcutaturic eguzquia eta illarguia, norc daqui non? Fedearen eguiac guezurraren ujolac ondaturic, bagac bagai cerraiztela[112], cristautasuna ondatzeco, itotzeco, galtzeco[113], birtuteac etzuen beren antzic, ecer ere aguiri etzan: guztia gereizez[114], guztia illumbé; guzia gau[115]. “Tenebrae erant super faciem abyssi” Maniqueoac alde batetic; Donatista-c bestetic; Arianoac emendic; Pelagianoac ortic; eta beste Eleizaren etsai icaragarri guztiac, infernuac bere goragaletan bota cituenac, gautu zutela cirudien Eleiza Ama Santaren egun ederra. Ala ere, bitartean Espiritu Santua cebillen Eleizari bere arguia prestatzen; eta artaraco batayo Santubaren urac leenere baño birtute eta indar gueyagoz betetzen, arrotzen eta uanditzen, “Et Spiritus Domini ferebatur super aquas”. Noiz da bat batetan[116] agertzen dan munduan San Agustiñ-en arguia, aiñ bici, aiñ aundi, aiñ eraguille, alaco jaquiundearen errañu gozoaquin; non, eguzquiac ifar-lausoa beziñ erraś banatu eta deseguin cituen gau illun guztiac; lurperatzen cituela andican sortu ciraden herege cital eta herejia ichusi guciac; bat ere aien aztarnaric gueratu gabe lur-gañean. “Divisit lucem á tenebris”.
Ar dezagun escuan berriz gure neurria[117]. Lembicico munduaren arguia izandu zan guciacquicoa[118], beste gucien gaya eta jayotza, ceñegandic eguin ciraden[119] ceruan argui guciac. Eta gure Aita San Agustiñ izandu da argui bat guciaquicoa, Eleizaco argui guztietan arguitzen dana, gucien gaya eta iturria. Argui iturri onetan edan cituzten Eleizaco doctore Santuac beren[120] liburuetan icusten diraden argui ederrac: onetan batzuec izartu, besteac onetan eguzquitu ciran: emendic[121] atera cituzten aimbeste argui mota[122] churi, gorri, urdiñ oraiñ cillar, guero urrecolore dutenac, eta guztia zor zayo San Agustiñ-en argui guztiaquico oni. Ez dezutela beldur[123], orregaitic emendatu, bucatu, aituco dala neurrigabeco argi au lembician bezaiñ oso ta jori dario argui iturri oni[124]: bai eta jarioco ere etorquizun[125] guzientzat, mundu onec dirauen artean. Are gueyago: munduan diraden escola guciac andizcatzen[126] dira San Agustiñ-en icenaz, eta aberazten eta edertzen oi-dabiltza aimbeste urteren epean aren arguiarequin; guztiac San Agustiñ-i dagozca; ari jarrai, ari begira, hura bereganatzen dutela. ¿Tomas-en escola famatuac zembat argui eder irazequi ote ditu? ¿Eta Jesuitenac cembat? Errazago da contatzea eguzquiaz dacusgun lausoa, Ceruco izardia, ondarreco are chea[127], basoetaco ostoac, ecen ez escola oyetaco arguia, aundi eta fiñic gabecoa[128]. Ez da erraz, esango dit norbaitec, gauza ori zucen aditzea. Escola horiec ez dabiltza bide batetic; bata dijoa alde onetatic, bestea orretatic; batzuec diotena, besteac ucatzen, ta ezezdatzen[129] dute; ta egun-oro alcarren contratzen, eta gezurtatzen becela[130] dirade. ¿Nola bada guziaquicoa izan diteque San Agustiñ-en arguia escola orientzat? ¿Noazquiro, bayezcoa dionaren arguia izan diteque ezezcoari dichecanaren argui[131]? Nequezago da ori, gaba eta eguna comuntatzea[132] baño. “¿Quae societas luci ad tenebras?”[133]
Beraz eguia ez da San Agustin dala gucientzat[134] eta gucien argui. Bada ordea, nic azalduco det nola; eta corapillo au ceiñ ere dirudien estu, nic epaqui gabe ascatu det; eta erraz ala ere. Beti iduritu zait gure Aita San Agustiñ dala argui-ichaso andi zabal bat[135] becelacoa, eta izen onechec emango digu bear deguna. Gauza jaquiña da cer suertatzen zayoten ichaso zabalean dabiltzanai: onzi bat dijoa alde batetic, eta bestea bestetic; au dabill eguaren contra, ori ifarraren contra[136] dabil[137]; orain igotzen dira eguzquiaren jayotzaronz, guero eguzquiaren iltzeronz, jaisten dira batean escui, bestean ezquer. Bide oriec contratzen dirade; ez dira ausi; ongui dijoaz; zuzen dabilltza. Cergatic ichasoac bere barrutian, gueyago balira[138] ere, badu guziac irozotzeco[139] bear diña ur, bear dan diña bide, bear dan indar ta are bear dan baño gueyago[140].
Auśe bera bada suertatzen[141] zaye, San Agustiñ-en arguiari darraizcan escolai. San Agustiñ da argui-ichaso zabala, ceñean sartzen diran escola guciac, ta aiśa ta lasai cabitzen diran[142]; contratzen dira noizean beiñ beren bideetan[143] baña[144] argi-ichasotic camporatu gabe! Tomistac escui aldetic, ezquerretic Escotistac, Jesuitac erditic bideratzen dira; gucioc jaquinduriaren billa; gucioc eguiaren esque. Bijoaz zucen argui-ichaso onetan dabiltzan artean, lema zucen badaramate, ez dira galduco, ez eta ondatuco ere. Beste ichaso orri paratu cionean Jaincoac ondarrean bere marra eta esia, esan cion: To; ona noraño elduco aizan, aurrera igaro gabetanic; emen porrocatu eta ausico dituc ire baga-jaso apardunac. “Hic confringes tumentes fluctus tuos”[145]. Ordea San Agustiñ-en argui-ichasoari etzion Jaincoac ipiñi muga-arriric, ez ta[146] ubaztarric ere, bere Eleiza Santaren Doctoreac ibilli citecen lasai eta zabal, gora ta bera, batera ta bestera[147], elcar icutu gabe, eta calteric artu gabe. ¿Eta cer da au gucia, ez bada San Agustiñ izatea guziaquico argui eder bat lembicico argui eder ura becela? “Secundum communem lucis naturam. Vos estis lux mundi”. Ichozu, esango dit contuan dagoanen batec; ichozu; San Agustiñ bada lembicico argui hura[148] becela, beraz ez da oraiñ San Agustiñ-en arguiric munduan. ¿Cergatic ez? Cergatic lendabizico argui arc etzuen iraundu, iru egun[149] baicican; laugarrenean deseguin zan; escutatu zan; ondatu becela eguin zan; arezquero arguiric[150] ez dala iñon ere. Eta erantzuten badiotet, badirauela oraindican, eta aguiri dala ceruco argui eder lembizicotic egin ciranetan, esango dirate, ori dala izatea S. Agustin[151] beste Santuac adiña eta becela; bañan ez nic diodana, besteac baño gueyago eta arguiago; bada beste guztiac dira, eguzquia[152] eta izarrac becelacoac, asieran esan degunez, “Fulgebunt justi sicut sol. Fulgebunt quasi stellae. Lucem splendidissimam et quam simul confertam, nec hominum nec animalium visus potuisset sustinere”. Beraz, edo San Agustiñen arguiaren errañuric eta izpiric ere guelditu etzaigu, edo nere arroturicaco sermoi-gayac badu ichura bai, eta quemenic ez.
Ez nazute berdiñ icaratuco. Gure Aita San Agustiñ izandu da[153] eta oraindic ere bada, lembizico argui hura iru egunetan zan, eta oraindic ere[154] dan becelacoa: iru egunetan oso, urrengoetan puscatua guelditu zan, galdu zuen argui arc[155] oso ibilltea, eta gueroztanic bacan dabill izarretan[156]. Ordea San Agustiñ da, beiñgoan argui hura oso, eta puscatua, beingoan: argui batua eta bacandua; osoa beragan, puscatua besteetan; argui batua bere ustacay[157] ederrean, eta bacandua beste Eleizaco Doctore gucietan. Deseguin zuan Jaincoac argui hura izarrac eguiteco. ¿Eciñ bada egin citzaquean alaco arguia deseguin gabe? Bacitzaquean; baña gucia eguin zan andieguia, arguieguia[158] eta gizonari etzegocana; ta argatic guizona eguin baño leen, escutatu zuen. Lilluratuco zituen argi arc berari[159] zegozcan guziac; candutuco ciran, eta ichutuco ere bai; ala dio Teodoretoc. San Agustiñ-en arguia etzuen Jaincoac deseguiñ; ala da eguia: ¿Certaco bada argandic eta arequin eguin cituen beste Doctore Santuen izarrac? Cerren San Agustiñ-en argui osoa gucieguia[160] dan andiegia, bicieguia, eta ari betaz-beta dagozcan guciac lilluratzen eta ichutzen diran.
Herege guciac ere San Agustiñ-i darraizca; aren icena aoan, copetan, libruetan, jolasean darabilté, beste Doctoreac beragandic urruti-urruti botarican[161], ecer ere valio ez balute becela. San Agustiñ nai dute berentzat, San Agustiñ beren alderontz, San Agustiñ beren utseguiñen estalquitzat. ¡Ah erotzar galdutzarrac! ¿Eta nola bada galtzen dira heregeac argui oni beguira daudela? Gueyeguiac ichutzen ditu. Onzac, mosolloac eta beste gau-choriac gauez[162] icusten duté eciñ ordea egunez; eta ori ez da arguiaren falta, ayen beguiena baicican: argui gueyeguiac ichutzen ditu. ¿Cer nai luquete bada hereje ichu gautarrac? ¿Beren begui lausoaquin, beren icusquera labur guereizatuaquin egon beguira San Agustiñ-en arguian lilluratu, candutu eta ichutu gabe? Begui arguicoentzat ere gueyegui da San Agustiñ-en arguia; etzayo betaz beta beguiratu bear. Nola gure Jaungoicoa argui utsa dan, eta eciñ beguiz icusi dana; eta nola bici dan iñor ere argana igo eciñ ditequean argui-lecu batean, “Lucem inhabitat innaccesibilem”[163], ala egotsi[164] zion San Agustiñ-en argui oni egoqui auśe: eguin zuen argui utsa, eciñ iñorc ere beguira dezaqueana aurquez-aurqué eta zucen, ichutu gabetanic. Eta nola Jaincoaren arguia icusten dan beregandic iśurtzen dituen erraiñuetan, ta ispilluan becela aguiri dan criatura oyetan; “Videmus nunc per speculum in aenigmate”[165]; ala etzayo bear beguiratu San Agustiñ-i ezpada bere argui errañuetan, eta argandic aguiri diraden Doctoreetan. Etzayo beguiratu bear San Agustiñ osoari, bai San Agustiñ bacanduari. San Agustiñ-en argui[166] osoac ichutzen du gueyeguiaz, eta argui bacanduaz[167] arguitzen du bear danaz; oyen guztien ondoren ederqui atera dezaquet; beraz, San Agustiñ da Eleizaren arguiric? aundiena?; beraz San Agustiñ da argui guziequicoa? eta guzieracoa?; beste argui[168] guztien gaya eta jayotza; beraz, San Agustiñ da, munduaren asieraco arguia becelacoa. “Fiat lux et facta est lux, vos estis lux mundi”[169].
Santuren batec adierazotzen oi du, aren Santutasuna noraño eltzen dan. Cembat eta justuac oi diran arguiago, ambat oi dira santuago[170]. Beraz, dalaric San Agustin guztiac baño arguiago, izango ere bada beste guztiac baño Santu andiagoa. Ichozute. Jaincoac lembician gauzagiñen[171] ibillita, guciac bucatu cituenean, esan zuen: guciac ciradela chitezco onac, “Et erant valde bona”[172]. ¿Etziequien bada ceiñ zan ayetan onena? Nola ere ciaquien; baña ala ere etzuen besteric esan. Berriz lembizico argui hura eguin zuenean; ¿cer esan[173] ote zuen? Esan zuen ona zala, eta ez besteric. ¡Au miraria! ¿Ona baicic ez? ¿Ez da bada argui ori arguiric ederrena, arguiric gozoena, arguiric andiena, arguiric ongilleena? Esan beza bada Jaincoac, argui hura dala argui eder, gozo, andi, ongillea, eta ez uts utsic dala argui ona. Eta edolaric, ontasunez itzeguiñ nai bazuen ¿cergatic esan etzuen zala argui bat beste guztiac baño obeagoa? ¡Ah ceiñ ondo eracutsi nai zigun, nola itzeguin bear genduen santuen gañean! Guztiac dirade onac chit, guztiac dirade chitez santuac: “Erant valde bona”. Ez degu ordea guc erabaqui bear, ceiñ zan[174] oyetatic onena eta santuena; cergatic oriec diraden berriquetac, choraqueriac eta erausi[175] alperrac. Jaquin nai nuque nic ala ere San Agustiñ-en santidadea[176] nolacoa eta ceiñ andia dan. Ordea beste[177] Santuac comparacioetan sartu bear ezpaditugu, ¿cer neurrirequin jaquiñ aldezaquègu? Iñon dan ederrenarequin.
BIGARREN PARTEA
Lux mundi ardens.
Aditu dezute nolacoa eta ceiñ andia dan San Agustiñ-en arguia. Diot bada aren santutasuna ere andiagoa dalá aren arguia baño. Orretaraco ez degu San Agustiñ-en santidade au alde guztietatic beguiratu bear: urruti chit eramango ginduque gauza onec; itzeguingo degu aren Jangoicoarequico caridadeaz eta amodioaz. Caridade au izandu zan aiñ irazequi, bero, sutua[178], ta andia; non gañez[179] biotzetic egiñican, mundu guciari eransi ziozcan Jangoicoaren amodiozco garrac eta chingarrac. Etzitzayon cabitzen bere biotzean, ceiñ ere zan andi ta zabala Jangoicoagana ceucan sua; ori esan nai digu escuetan daucan biotz arc, sua eta garra dariola. Badiceca biotz oni barrendic eta campotic, betic goitic, escuitic ezquerretic, alde gucietatic: ori[180] gichi agiri da. Badiceca[181] ere beregandic campora eta Jangoicoa amatzen, ez du neurriric ezagutzen. Amodio onen neurria oi da biotz osoa ez biotz puśca, ez biotz erdia. “Diliges Dominum Deum tuum ex toto corde tuo”[182]. Beste santuac Jaincoari nai oi diote biotzetic eta biotz osotic. Baña San Agustiñ aurrerago dabill; biotz osotic ez ecen, gueyago ere amatzen du bere Jaun ta Jabea. ¿Osotic ere baño gueyago? Orra ipuia: gueyago ori edo da biotzecoa, edo ez da; biotzecoa baldiñ bada, au da Jaincoa amatzea biotz osotic. Bai, ez ordea gueyagotic. Biotzecoa ez baldiñ bada, ¿Cer amore izango da? Ez beiñtzat estimagarria. Ez da ipuia; eguia da, San Agustiñ-ec nai zion Jaincoari, biotz osotic eta gueyago. ¿Cer da gueyago ori? ¿Cer dan? Biotz utsa eta biotz bat ez ecen, baita milloi biotz ere. Bat dirudi izatez, baña Jangoicoarequico daucan garra milloi bat betetzeco diña bada, eta gueyago. ¿Are[183] ere bai? ¿Are gueyago? Bai suertez ere gueiago ta gueiago[184]: eta icaratuco zeraden adiña. San Agustiñ-ec beti amatzen zuen Jaincoa; baña guchi nai ciolaco quezca samiñ batec utzitzen[185] etzion paquean iñon ere. ¿Cer eguin zuen bada? Quendu cion, ostu zion, nai ta nai ez Jangoicoari bere biotza, eta arrequinche arezquero amatu zuen. ¿Cer da au? ¿Jaincoari ostu biotza, eta ori nai ta nai ez? Adizazute Jaincoac berac zer dion. “Averte oculos tuos a me, quia ipsi me evolare fecerunt”[186]. Anima santari cegocala esan cion: Irauli itzatzu begui oriec, cerren neregandic camporatzen naute; eciñ nagoque neregan, zure beguiac nagotela; aiñ dituzu chuqun, bizi, ederrac, eta badaquizu len ere eritu didazula nere biotza. “Vulnerasti cor meum”[187]. ¡Au Jangoicoaren izcundea! ¿Bai? Bada, beste era batera dio: “Quia excordasti me”. Quen begui oriec, ez niri beguira; cergatic biotz-bagetu nazun. Beste erara, “Abstulisti mihi cor”. Ostu didazu neri biotza[188]: ta Nizeno-c diona Atera didazu barrendic nere biotza, ta sartu ta ichi, eta lotu dezu zure biotzean. “Cor meum mihi eripuisti, et in corde tuo conduxisti et captivasti”. ¿Cer dute bada begui oyec alaco bear-gayac Jaincoari ematen eta aiñ beregandic camporatzen dutenac? ¿Cer begui dira oriec? Begui oyec beste gauza ascoren artean adierazotzen digute Jaungoicoarequico izan oi dan amodio bicia eta gartua, ceñaren chingarrac aiñ dira gozo, indartsu, portiz; non Jangoicoari berari eguiten dioten beguizco santu bat, ta amore-miñez gaizquitzen duten. “Amore langueo”[189].
Iñoiz eta iñori Jaungoicoac ala itz eguin ba-dio, gure Aita San Agustiñ aundiari itz eguin dió. Aiñ cituen santu onec beguiac choragarri, aiñ ciraquien Jaincoaren amorez, aiñ suturic eta iracequiric ceducan bere biotza, non Jaincoa cegoala betaz-beta beguira, choratzen becela asi zan, esaten ciola: Agustiñ nerea, quen itzatzu begui oriec nigandic; irauli itzatzu beste aldera. “Averte oculos tuos a me”. Leen zauritu didazu amorez nere biotza. “Vulnerasti cor meum”. Oraiñ biotz gabetu nazu, “excordasti me”[190], orain ostu didazu biotza, “Abstulisti mihi cor”. Quen itzatzu bada nigandic zure beguioc; ez niri beguiratu; ichi itzatzu beintzat, neregandu nadin; bai, arren; nigatic au eguin bear dezu. Ez oriśe, dio San Agustiñ-ec; ¿Quen ditzadala[191] zugandic nere beguiac[192]? ¿Ordea, noratuco ditut? ¿Irauli ditzadala beste aldera? Ordea, zu izan nere alde guci, zu nere aurre eta atze, zu nere goi eta be, zu nere escui ta ezquer. ¿Eritu dizut biotza? Ala ondo; orrequin atea iriqui det an sartzeco eta bicitzeco. ¿Biotz-bagetu zaitut? Ez dezazula auciric: ez dago galdua. Nerea izango da zure biotzaren cutun. ¿Ostu dizut biotza? Ta nic ori nai. ¿Ni zure biotzaren lapur? Jaquiñ nai nuen: chit orain juango zait, samintzen[193] ninduen quezca hura; Orrequin amatuco zaitut bear dezun eta bear dan adiña. ¿Ceregandu nai cenduque? Ez; Agustin bici dan artean, neregan bearco dezu; eta nere iritzian etzera gaizquiago egongo. Ez bide daquizu cembat nai dizudan. ¿Cer esango dizut? Orra, nai det chit nere Jangoicoa ceraden; baña eginquizun balitz zu Agustin izatea, eta Agustin izatea Jainco, Agustiñ-ec Jainco izatea ez luque naico, zu bacarric izan cindecen Jainco. San Pedro-c ez omen ciequien, zer cerauzquien Tabor-eco mendian. “Nesciens quid diceret”[194]. Eta ez bide daqui asco San Agustiñ-ec cer darausquion, zorabiac artu du bai; baña amorezco zorabiac; argatic gogoratu zaizca alaco itzac, arteraño munduan aditu etciranac; ez eta obeagoric adituco ere, viziago, gozoago, eta amorezco itzcundean andiagoac. Ona noraño eldu zan San Agustiñ-en santutasuna, caridadearen alde bacar onetatic; etzan arren argia onenbesteraño luzatu: aren arguien eguinquizunera[195] edatu zan, ez gueyago: bañan arren[196] santidadeco eginquizuna baño aruntzago aurreratu zan. Prometeo zeritzan batec, diote ipuyac, eguin cituela gizonac ala emacumeac are eta lurrez naazte, eta guero oyec pizteco, eta vizi-erazotzeco, ostu ziola eguzquiari sua eta arguia. Etzuen orrelacoric eguin gure Aita San Agustiñ-ec: mundua arguitu zuen Jaungoicoac eman cion arguiarequin; etzion ordea Jaungoicoari[197] bere arguitic ezer ostu, mundua suz, arguiz eta egunez edertzeco. Baña ala ere, Jaincoa-amatzearen eguitecoan[198], aiñ etzan contentu bere bat bacarric zuen biotzarequin amatzeaz; non paqueric izan etzuen, Jaincoari bere viotza ostu artean; hura arequinche andic aurrera gueyago eta gueyago bear zan becela amatzeco. Orra bada nola, Agustin-en arguia dan ona, eta andia; baña orra nola, aren ontasuna eta santidadea dan andiagoa eta obeagoa. “Vidit Deus lucem, quod esset bona. Vos estis lux mundi”.
Ez alguera argui gueyeguiaz lilluratu, eta aimbeste surequin izoztu[199]; arguia eta sua bear ditugu guztioc, zucen eta errebelatu gabe ceruco bidean ibillceco; adimentuan[200] argui eta biotzean su. Adimentuan arguiric ezpadegu, galduac guera; ezdegu ongui icusico: bide limurietan irristatuco, cinguiradietan ondatuco, arcaitz erpiñetan amilduco guera. Lurreco eta ceruco gauzac ezagutzeco, arguiaren bearra degu; baita ere gauza guciac diran becela izendatzeco; ez churiari beltz, ez oquerrari zucen deitzen diogula. Ez da asco adiña edoceiñ argui; goicoa bear degu, cerutarra, Jaingoicoaren escutic[201] datorquiguna. Gure Aita San Agustin da argui uts garbia; gatozquion bada, deseguin ditzaizquigun gure illunac eta gabac. Arc badu argui bat guziequicoa eta gucieracoa; ez alguera aiñ doacabeac ta[202] suerte gabeac izango[203], non, beste guciac arguiric, illumbean gueldituco gueraden. Bai noasqui; ¡Agustiñ Aitaric aundiena! Bai; beteco gaituzu argui ederrez, bat ere utzic[204] eguin ez dezagun ceruco bidean. Eta besteenzat alacoa bacera, nolacoa izango ote[205] cera echecoentzat,[206] aide urcoentzat[207], seme alaba maite biotzean daucatzizunentzat? ¡Oiec, bai, daquitela seme-alaba leyal fiñac[208] becela, zure arguiai erantzuten! Argatic dabiltza aiñ aiśa birtute gucietan bidean[209], zure itzalaren azpian, zure mendean bici dira; zure escupean dituzu, alde eraguiteco, iñondic sor ditezquean guereizeai; pozic daudé eta pozic zaudé; pocic daudé, zu becelaco Aita bat izateaz; pocic zaude onelaco seme-alabac[210] iduquitzeaz. zure viotzarequin neurtu zuc, oso zure espiritu osoaren jabe, ta zure argui guciaren gordairu eguin dituzunac.
Ez degu arguia adimentuan baño, bear guchiago sua viotzean. Pizten ez badegu maiz Jaincoarequico bear degun amantza ta[211] emendatzen bazaigu izotz eguiñican; gogortu eta ecin ibilliric arquituco guera. Eta orduan gure etsaiac bidera irten, eta erasoco digute; daramatzigun ondasunac quendu eta lotuco gaituzté. Perill orietatic ateratzeco, prest degu sua, gure Aita San Agustin-en viotz-sua[212] eta garra darion artean. Aldera gaquizquion[213], berotu, sutu, erreco ere badigu Jaungoicoaren amorez gueren biotza; ta suarequin[214] batean beterazoco digu atseguiñez, indarrez[215], mesedez, birtutez, graciaz, gloriaz, Ad quam[216] etc. Amen Jesus::: Ala izan bedi[217].
A. M. D. G.
R. P. Manuel de Larramendi Jesusen Lagundi edo Compañiacoarena.
- ↑ L1 eta L2 bidea, gainerakoetan bide.
- ↑ An bezte, L1 eta L2 beste.
- ↑ Jose Ignacio Aranaren edizioan zillarezcoac. 1990. urteko edizioan zuzendurik dator: zillarrezcoac.
- ↑ A guchi. L1, E guichi.
- ↑ Euskaltzaindiko testuan aundi, L1, L2 andi.
- ↑ A ura, E, L2 hura.
- ↑ A, L1 eta L2 dacart, E decart.
- ↑ A ura, E, L2 hura.
- ↑ A testuko oharra: Math, 13, 43.
- ↑ Hemen aditza dugu. Esangura hauxe da: Zergatik, bada, neurtu behar ez degu aiekin berakin?
- ↑ L2 adierazotzenz
- ↑ A obea. L1, L2 eta E abea.
- ↑ L2 eguiñ.
- ↑ A oriek, L2 eta E horiec.
- ↑ E, L2 eta batez hasten da, L1 ta batez.
- ↑ Loiolako eskuizkribuan batean ta bezter. E batean eta bestean.
- ↑ L1 eta L2 ezperen.
- ↑ Beltzez dagoen testua ez zuen Aranak 1885 urtean argitaratu. Aranaren testu argitaratuari Euskaltzaindiko testuko pasartea erantsi diogu. Euskaltzaindiko eskuizkribua (E) eta L1 eta L2 bat datoz. Egiaren zuzenketak honelaxe dakar hitzez hitz orrialdearen barrenean, goian (1) zenbakia jarri ondoren: (1) Ta idoroco dezute, batean ta beztera biribillatsen badituzute, eguzquiaren illarguiaren eta izar gucien arguiac ¿Ez da posible? Bada ordea: goazen ezperen mundua jaiozan lembicico iru egunetara, eta aietan aurquituco degu orrelaco arguiren bat Dixit que...
- ↑ Latinez testu argitaratuan: “Dixitque Deus, fiat lux: eta facta est lux”. A testuko oharra: Gen. 1, 3.
- ↑ Euskaltzaindiko eskuizkribuan batera: eguincituen.
- ↑ L1 ala. E eta L2 dokumentuetan, ordea, ez dator ala.
- ↑ L2 orain.
- ↑ E Argui au da San Agustiñ-en simboloric ederrena. A: Argi au da San Agustiñ-en señale edo simboloric ederrena.
- ↑ A: zerren dan eracusgarri obeto dagocana.
- ↑ L2 eta.
- ↑ L2 prestaniac.
- ↑ A lembizido. L2 lenvicico, E lembicico.
- ↑ Testu argitaratuan odeiric.
- ↑ A testuko oharra: Math, 5, 14.
- ↑ L2 lenvicico.
- ↑ A lenbizico argia.
- ↑ E zegoan, L2 cegocan. Bigarrena, L2koa, hutsa ote da.
- ↑ L2 oriec.
- ↑ L2 ipuñac.
- ↑ Euskaltzaindiko testuan ez da icusico ere; Loiolako eskuizkribuan ez eta icusico ere.
- ↑ L2 lenvicico.
- ↑ A erausia. L2 eraucia
- ↑ L2 viozate.
- ↑ L2 orain.
- ↑ L2 Buenaventura.
- ↑ Testu argitaratuan argia hitzaren ondoren bezela erantsi du Aranak. Euskaltzaindiko testuan ez dator bezela.
- ↑ L2 ta.
- ↑ A argi. L1, L2, E arc.
- ↑ E esangabetanic. L2 esan baguetanic.
- ↑ A testuko oharra: Math. 5, 14.
- ↑ L2 diozagun. E: Esca dezayogun au.
- ↑ L2 San Agustin.
- ↑ Esaldi berean lembicico eta lenvicico bi modutara idatzita.
- ↑ Aranaren edizioan puntu eta aparte jartzen du Vos estis lux mundi esaldiaren ondoren.
- ↑ L2 errañu.
- ↑ E, L1, L2 guerizez, A gereizez.
- ↑ Bigarren aldiz guereizez agertzen den honetan Ean ere guereizez dator.
- ↑ Euskaltzaindiko eskuizkribuan batera idatzirik erabatean; testu argitaratuan hitz bitan era batean.
- ↑ Testu argitaratuan bizitu etzan. Loiolako testuan zuzendu gabe. Euskaltzaindiko eskuizkribuan bizitu zan.
- ↑ L2 choroagoa, errazago, limuriago?
- ↑ L2 eta.
- ↑ Testu argitaratuan ta ori da; Euskaltzaindikoan Eta ori da.
- ↑ Testu zuzenduan guehiago badakar ere irakurketa oker bat da, Aranaren Loiolako eskuizkribuan argi datorrena: guchiago.
- ↑ Beltzez jarritako pasartea ez dator Ean, bai ordea L2 eskuizkribuan zein L1ean. Era berean, Aranak testu argitaratuan dakarren aditu ondo delakoa ez dator bere eskuizkribuan. Baliteke, beraz, esaldi osoa beste era honetara izatea: “Ez da ori. Beraz ez da S. Agustiñ arguia eta are guchiago munduaren lembicico argui ura bezala. Bada ordea: eta ori obeto aditzeco arreta guzioc, lembizico argi artzaz escriturac dionari”. Letra beltzez datorrena 1885 urtean argitaratu den testuari erantsi diogunez gero, letra beltzez jarri dugu.
- ↑ E testuan Eguia zuen dakar, baina Eguin zuen izan behar du. Halaxe dator L2an.
- ↑ A bazirudien, L1, L2, bacidurien.
- ↑ A bazitzecala, L1, L2, bacichecala.
- ↑ E: Argatic Jaincoac, itsasiric ceudela biac cituen, ta bata besteagandic beiztu zuen. L2: Argatic Jaincoac, itsasiric ceudela, biac ucitu cituen ta bata besteagandic bereiztu zuen.
- ↑ A testuko oharra: Gen. 1, 4.
- ↑ A itsasiric, E itzatsiric.
- ↑ A, E, L2 burrucan. L1 burrucari.
- ↑ Testu argitaratuan aparterazoco, Euskaltzaindikoan aparterazco.
- ↑ E ichutsi, L2 ichutu.
- ↑ Testu argitaratuan San Pauloc, Euskaltzaindikoan San Pabloc.
- ↑ Euskaltzaindiko testuan guerade aditzaren ondoren koma.
- ↑ Zein aditz ote da hau? E utzitutzen irakurtzen dugu, L2 uzitutzen. Larramendik bere hiztegi hirukoitzean (tomo II, 148. or.) Partir separando, ucitu, ucindu, epaqui, ebaqui. Lat. Dividere, incidere, iccare.
- ↑ L2 Ea.
- ↑ A bere, E beren.
- ↑ E itzasi, A itsasi, lehenago ere egin dugu zehaztasun hau.
- ↑ A ziozcatela, E ziotzcatela, L2 ciozcatela.
- ↑ E, A au-anteraño. Testu bietan jatorrizko irakurketa okerra eman dela dirudi, zeren an-arteraño izan behar baitu, eta halaxe dator L1, L2 testuetan.
- ↑ A: Orduan gabaren aldia, Euskaltzaindikoan Orduan da gabaren aldia. Uste izatekoa da Euskaltzaindikoa dela zuzenagoa.
- ↑ A utsegiñez zuzendua dago, gainean utsegiñac ez gr oharrarekin. E eta L2an argi dago, ordea.
- ↑ A: ez-ezen, E ez etzen. Delako ez ezen partikula gaurko euskara estandarrean darabilgun ez ezik partikularen aldaera bat da.
- ↑ E: ez iñoiz illundu, ez odeyatu, ez ecliptsez ezcutatu dana. A: Ez iñoiz illundu, ez odeyatu, ez argez edo eklipsez ezcutatu dana. Ikusten denez, Arana Larramendi baino Larramendiago zen eta Larramendiren hitz berria zen arge txertatzen du sermoian.
- ↑ E etzalla.
- ↑ A Santuac egin zituela liburu bi, Euskaltzaindikoan Santuac berac eguin cituela liburu bi. Uste dugu Euskaltzaindiko aukera, Santuac berac, ipse argia duena dela jatorrizkoa.
- ↑ A: ¿Zer dira gaizki-egiñac eta gaizki-esanac, ez-bada gaba illuna, itzal-itsusia? Euskaltzaindiko testua, guk transkribatu duguna, askoz argiagoa eta indartsuagoa da.
- ↑ L2 arestian.
- ↑ A lenacoac.
- ↑ A alcar, E elcar.
- ↑ A testuko oharra: Psal. 18, 3.
- ↑ E zein L2an icusteac, ta iracurteaz.
- ↑ A: esan dezake Dabid-ec canta baten erdian dion. Testu argitaratuaren gaineko zuzenketarekin, honelaxe irakurtzen da: esan dezake Dabid-ec canta azucredun ura. Esaldi hau gaizki ulertu batetik datorke. En: esan dezaque Daviden canta asiera-duen hura.
- ↑ An, Argatic eta gero gainean zuzenketa egin ondoren Cergatic. Euskaltzaindiko testuan ere Cergatic dator.
- ↑ An argierac gainean zuzendurik dator: argienac. En ere arguierac dator.
- ↑ A testuko oharra: Ibidem. Alegia, Ps. 138, 12.
- ↑ A: alaśe izango ere aren argia. Gaineko zuzenketa egin ondoren Euskaltzaindiko testua bezalaxe gelditzen da: Cergatic ece, nola dan aren illuna, alaśe izango da aren arguia.
- ↑ A: beti ageri dira izarrac. Hurrengo esaldietan, ordea, agiri aditza etorriko da bi aldiz.
- ↑ A agiri da, E aguiri dira.
- ↑ A bac. L1eko testuaren zuzentzaileak ez du zuzendu; En argui bat dator.
- ↑ E: izandu argui utsa. A: izandu da argi utsa.
- ↑ An, osinleizearen azala ta gana sintagmaren gainean hauxe irakurtzen dugu: ondaturico ceducan ausquia. E: illuntasunac ceducan ausquia, azala ta gaña.
- ↑ A testuko oharra: Gen. 1, 2.
- ↑ A testuko oharra: Ibidem. Alegia, Gen. 1, 2.
- ↑ A testuko oharra: Gen. 1, 3 at. 4.
- ↑ Euskaltzaindikoan narraquiola, testu argitaratuan narraikiola.
- ↑ L2 Jaincoac.
- ↑ L2 gauac.
- ↑ E: heregia, A: herejia.
- ↑ A: arkitzeco eta agertzeco, E: arguitzeco eta aguertzeco.
- ↑ L2 gaua.
- ↑ ceiñ ere partikularen bidez esaldi kontzesiboak eratzen dira. E testuan, ceiñ ece dator. Delako ceiñ ece, “ceiñ ere” gaizki kopiaturik sortu da, uste dugunez.
- ↑ A: bortizac, E: portitzac.
- ↑ A: zeruba; E: Ceruba.
- ↑ L2 argui au eguin baño lenago.
- ↑ E, L2 cerraiztela.
- ↑ A: galtzeco zorian zebiltzan dakar; En ez dator delako zorian zebiltzan.
- ↑ E: guereziz.
- ↑ An zein En, bietan berdin agertzen da. Lehenengo guztia eta hurrengo guzia.
- ↑ A bat batean; E bat batetan.
- ↑ L2: Ar dezagun berriz escuan gure neurria.
- ↑ Halaxe dator En, L1 guciaquicoa.
- ↑ A: diraden; E: ciraden.
- ↑ A: beren; E testuan huts bat dator: ber.
- ↑ A: emendic; E: emen.
- ↑ L1ean mota hitza, E testuan ez dator.
- ↑ E: Ez dezutela beldur; A: Ez dezazutela beldur.
- ↑ Beltzez dagoen esaldia L1ean dago; E agirian ez dator testu hau.
- ↑ A: etorkizaldi. Testu argitaratuan bakarrik dator etorkizaldi delakoa. Itxura guztien arabera Aranaren asmazio bat da. Euskaltzaindiko eskuizkribuan zein Loiolakoan etorquizun dator. OEH Aranak argitaratutako testutik hartutako adibide bakarra dakar.
- ↑ A: andizcatzen; E eta L1 andiacatzen. Aditz beraren bi aldaera ote dira andizcatu eta andiacatu? Larramendik bere hiztegi hirukoitzean vanagloria hitzean (tomo II, 362. or.) audia, antustea, vanagloria. Lat. inanis gloria.
- ↑ A: are śea.
- ↑ E: ecen ez escola oyetaco arguia, aundi eta fiñic gabecoa da; testu argitaratua: ezen ez escola oyetaco argi andi eta azquen-gabecoa.
- ↑ E testuan ez dago guztiz argi ezezdatzen/ezeztatzen den. A: ezerezdatzen.
- ↑ L1ean eta En, bietan, dator becela. Aranak testu argitaratuan bezela ez zuen sartu.
- ↑ Galdera hau E testutik aldatu dugu; testu argitaratua beste hau da: ¿noazkiro, bayezcoa dionaren argia izan diteque ezezcoa dichecanaren argi?
- ↑ A: alcartutzea; E: testuan comuntatzea.
- ↑ A testuko oharra: II. Ad Cor. 6, 14.
- ↑ A: geyentzat. L1ean, azken hitz hau ezabaturik gainean gucientzac dator. E: Beraz eguia ez da San Agustin dala gueyentzat eta gucien argui.
- ↑ A: argi-ichaso zabal andi bat; E: argui-ichaso andi zabal bat.
- ↑ A: iparraren-contra; E: ifarraren contra.
- ↑ L2 dabill.
- ↑ A: badira; E: balira.
- ↑ A zein E dokumentuetan artzeco dator. L1ean, zuzentzaileak hitz hau ezabatu eta gainean irosotseco jarri du. Aditza, ordea, irozo(tu) da, Larramendik gehiagotan ere darabilena. Gipuzkoako tradizio klasikoan zabal dabilen irozo aditzak “eutsi” esan nahi du. L2 dokumentuan irozotzeco irakurtzen denez gero, horixe aukeratu dugu.
- ↑ A delakoan honelaxe dator esaldia: zergatic ichasoac bere barrutian, geyago badira ere, badu guziac artzeco bear-diña ur, bear-diña bide, bear dan, ta are bear dan baño geyago. Esaldi argitaratu honi bi zuzenketa egin dio zuzentzaileak. Bata, artzeco ezabatu eta gainean irosotseco jarri du, bestea, bukaerako bear dan, ta are bear dan baño geyago horretan indar hitza tartekatu du. Indar hitza ez dator L2 testuan ere.
- ↑ E: suertatzen; A: gertatzen.
- ↑ A: dira, E: diran.
- ↑ A: beren bidean badirurite ere dator. Euskaltzaindikoan ez dator badirurite ere delakoa.
- ↑ L2 baño.
- ↑ A dokumentuko oharra: Job. 38, 11.
- ↑ L2 ez eta.
- ↑ L2 batera eta bestera.
- ↑ A: argi eder ura; E: argui hura.
- ↑ A eun dator.
- ↑ A dokumentuan ez dator hitz hau: arrezkero arkitzen ez-dala iñon-ere. L1ean, arrezkero eta arkitzen hitzen gainean aguri irakurtzen da. Uste izatekoa da zuzenketa gaizki dagoela eta a[r]gu[i]ri[c] irakurri behar dela. E argui-bi ez dala iñon ere. Delako argui-bi hori arguiric irakurri behar dela deritzagu.
- ↑ Santuaren izena ez dator ez An ez eta En ere.
- ↑ E eguzqui, L2 eguzquia.
- ↑ A: Gure Aita San Agustiñ izandu da eta oraindic ere bada; E: Gure Aita San Agustiñ izandu eta oraindic ere bada.
- ↑ E-ko testuan bi aldiz dator oraindic ere; testu argitaratuan lehen aldiz oraindic ere, bigarrenean, oraindican ere.
- ↑ L2 ori.
- ↑ E-ko testua transkribatu dugu, argitaratutako testuaren zuzenketa txiki batekin galdu zuen argui ori oso ibilltea transkribatu beharrean galdu zuen argui arc oso ibilltea egin dugu.
- ↑ A ustacay; E ustuay.
- ↑ A: baña guzia egin zan andiegia dator. L1 dokumentuko zuzentzaileak guzia egin ezabatu eta gainean guereguia dakar. Beherago ere guereguia hitz bera dakar. zuzentzailearen zuzenketak ez du deus argitzen. E-ko pasartea garbiago datorrenez gero, horixe hautatu dugu.
- ↑ A begira; E berari.
- ↑ A: Zerren San Agustiñ-en argi osoa guziegia dan andiegia dator. L1 guziegia ezabatu ondoren gainean guereguia jartzen du zuzentzaileak. Hitz hau aurreko lerrokadan ere ikusten dugu. E: guzieguia.
- ↑ An ez dator botarican. L1 testuko zuzentzaileak jartzen duen hitz hau En ere badator.
- ↑ En zein L2 zein An gauz. L1eko zuzentzaileak, ordea, gauez forma dakar gauz hitzaren gainean -e- bat idatziz.
- ↑ A testuko oharra: Tim I. 6, 16.
- ↑ L2 eracutsi.
- ↑ A testuko oharra: Ad Cor I. 13, 12.
- ↑ A San Agustiñ-en osoac ichutzen du dator. L1 testuan zuzentzaileak San Agustiñ-en eta osoac hitzen artean arem jarri du. Uste izateakoa da argui behar lukeela izan.
- ↑ A eta L2 bacanduac. L1 eta E bacanduaz.
- ↑ L2 testuan ez dator argui hitza.
- ↑ L1 testuan.
- ↑ E Cembat eta justuac oi diran arguiago, (izango ere bada beste guztiac baño Santu aundiagoa) ambat oi dira santuago.
- ↑ A: gauzagiñan; E: gauzaguiñen.
- ↑ A testuko oharra: Gen. 1, 31.
- ↑ A: ezan. Aurreko esaldian eta ondorengoan, ordea, esan. E testuan ere esan.
- ↑ A: dan; E: zan.
- ↑ E: erauci; A: erausi.
- ↑ A: santutasuna; E: santidadea.
- ↑ L1 zuzentzaileak sartu duen beste hitza Euskaltzaindiko testuan ere badator.
- ↑ A zein E testuetan santu dator. L1eko zuzentzailearen zuzenketa guztiz argigarria da.
- ↑ L1 agirian ori eta guichi hitzen artean eskuz irakurri ezin dugun hitz bat dator quenida (?). A zein E testuetan ez dator hitz hau.
- ↑ L1eko zuzentzaileak jarria da hitz hau ori eta gichi hitzen artean. Guk quenida irakurtzen duguna L1eko zuzentzaileak gaizki transkribatu duelako da. Zer ote dago quenida hitzaren atzean?
- ↑ E Adiceca. Ez dago dudarik Badiceca izan behar duela.
- ↑ A testuko oharra: Math. 12, 37.
- ↑ A testuan Au; E testuan Are.
- ↑ L1eko zuzentzaileak sartutako testua; En eta An ez dator.
- ↑ L1 utzitze.
- ↑ Kt 6, 4.
- ↑ A testuko oharra: Cant. 4, 9.
- ↑ A: Ostu didazu nere biotza. E eta L2 Ostu didazu neri biotza.
- ↑ A testuko oharra: Cant. 2, 5.
- ↑ L1 testuan Ignacio de Eguiak eskuz erantsirik dator Oraiñ biotz gabetu nazu, excordasti me. Latinezko esaldiaren komatxoak gureak dira.
- ↑ A eta E testuetan berdin dator: Quenditzadala.
- ↑ L2 ¿Quen ditzadala zugandic beguiac?
- ↑ L2 zomintzen.
- ↑ Lk 9, 33.
- ↑ A egunkizunera. Zuzenketa gurea da.
- ↑ L2 aren.
- ↑ L2 Jaincoari.
- ↑ E: eguintecoan.
- ↑ A eta E testuetan izostu. zuzenketa gurea da.
- ↑ A: adimetuan, E adimentuan. Hurrengo esaldian ondo dator testu argitaratuan: adimentuan.
- ↑ A zein E escuti, L2 escutic.
- ↑ L2 eta.
- ↑ A: izan, L1eko zuzentzaileak izango dakar; E izango.
- ↑ L2 bat ere uts eguin ez dezagun.
- ↑ E: ete, L2 ote.
- ↑ Puntuazio zeinua gurea da.
- ↑ A testuan ez dator aide urcoentzat. L1eko zuzentzaileak, ordea, arde urcoentzat jarri du echecoentzat eta seme alaba hitzen artean. Ez dago dudarik arde urcoentzat delakoa aide urcoentzat hitzaren irakurketa okerra denik.
- ↑ L2 fiñac, E testuan ez dago argi fiñac edo piñac den.
- ↑ L1eko testu zuzentzaileak txertatzen du bidean. An zein En ez dator.
- ↑ An zeme-alabac; E testuan seme-alabac.
- ↑ A zein E testuetan ez dator ta kopula.
- ↑ An biotzari sua dator. L1eko zuzentzaileak gainetik ezabatu eta biotze sua irakurtzen da. E testuan zein L2 testuan viotz-sua hitz konposatua dator.
- ↑ An puntu bat dator gakizkion aditzaren ondoren; En, ordea, ez.
- ↑ A su arekin; E dokumentuan, ordea, suarekin.
- ↑ L1eko zuzentzaileak txertatu duen indarrez hitza ez dator Euskaltzaindiko testuan.
- ↑ A testuko oharra: Juan dan euntean, da leenagocoan ere, ascotan buca oi zuten eleizitzaldia, gloriya aitatzean, era oyetan: “Ad quam nos perducat Dominus Deus Omnipotens, Pater, et Filius et Spiritus Sanctus. Amen. — Quam mihi et vobis Dominus concedat misericors Deus, Pater, et Filius et Spiritus Sanctus. Amen”.
- ↑ A Alabiz; E Ala izan bedi.