Edukira joan

The General Theory of Employment, Interest and Money

Wikitekatik

Azaldutako teoriaren ondorioak nahiko kontserbatzaileak dira arlo batzuetan; izan ere, gaur egun ekimen pribatuaren esku uzten diren arlo askotan Gobernuak zenbait kontrol ezarri beharra azpimarratzen du, baina jardueraren beste arlo askotan ez du inolako eraginik. Estatuak, zerga-sistemaren bitartez, bideratu egin behar du kontsumitzeko joera; interes-tasak finka ditzake edo beste bide batzuk erabil ditzake orientatzeko bide horretan. Bestalde, badirudi berez ez dela nahikoa banku-politikaren eragina interes-tasan, inbertsio hoberenaren tasa ezartzeko. Beraz, nire ustez, ia inbertsio guztiak sozializatzea izango da erabateko okupazioa lortzeko bide bakarra; baina horrek ez du baztertzen agintaritza publikoa ekimen pribatuarekin batera lankidetzan aritzeko beste edozein bide, transakzio edo modu. Hortik kanpora ez da inola ere bultzatzen elkartearen jarduera ekonomiko gehiena bere gain hartuko lukeen estatu-sozialismoa. Estatuari ez zaio komeni produkziobideen jabe izatea. Nahikoa da produkzio-bide horiek areagotzeko errekurtsoak zenbat diren zehazteko gai izatea, eta horien jabeek zenbat irabazten duten jakitea. Gainera, sozializatzeko hartu beharreko neurriak gutxika-gutxika har daitezke, gizartearen tradizioei bizkarra eman gabe. Orain arte onartutako teoria ekonomiko klasikoa kritikatu dugunean, ez ditugu bilatu azterketaren ondoriozko akats logikoak; honako hau azpimarratu dugu: teoria klasikoak oinarritzat hartzen dituen taktika-hipotesiak ez direla ia inoiz edo inoiz egokiak, eta horretan oinarriturik ezin direla konpondu mundu errealeko arazo ekonomikoak. [...]


John Maynard Keynes

1936


Iturria: Keynes, J.M. (1936): Teoría general de la ocupación, el interés y el dinero, Fondo de Cultura Económica, Mexiko, 1956, 362-364.

Itzulpena: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 75.


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.