Edukira joan

Xabiertxo/Adizkide bi eta artza

Wikitekatik

Adizkide bi eta artza
pages 56-57

ADIZKIDE BI ETA AŔTZA

Adizkide andi bi
dijoaz bidean
elkaŕekin izketan
alaitasunean:
aŕtz aundi bat zayote
basotik irtetzen;
ikaraz arbolara
bata da igotzen,
bestea gelditzen da
gaxoa bakaŕik
aŕtz andiari ezin
arpegi emanik.
Zer egin onelako
estutasunean?
Ila ba'litz bezela
jaŕtzen da luŕean:
aŕtzak ez duelako
gorputz ilik jaten

usai egin ondoren
da auŕera joaten.
Bereala jatxitzen
da arbolakoa
eta lagunagana
laixteŕka dijoa:
-Adizkidea, dio,
txit det nik atsegin
zu emen aŕkitzea
osasunarekin;
zer ikarak ditudan
zugatik eraman
belduŕez zu noiz aŕtzak
beaŕ zinduen jan!
Ixilik belaŕira
dizu aŕk itzegin;
zer esan ote dizun
nai nuke nik jakin.
-Ara zer esan didan
aŕtzak belaŕira:
Munduan adizkide
era asko dira:
Ez dezu aŕtu bear,
jakizu gauŕdandik,
zure adizkidetzat
gizon belduŕtirik.

(Ituŕiaga)