Xabiertxo/Aztuntasuna
Itxura
| ←Ondaŕtzan | Aztuntasuna |
Belea eta sugea→ |
| pages 96-97 |
AZTUNTASUNA
Aŕi bat luŕetik jaso nai degunean ikusiko degu betik zerbaitek eusten ba'lio bezela zail egiten zaigula jasotzea.
Aŕi ori, beste gauz guziak bezela, aztuna da. Aŕiaren aztuntasunak egiten du jasotzekoan guk zailtasun ori aŕkitzea.
Gauz guzien aztuntasuna ez da berdiña: buŕnia, lastoa baño aztunagoa da.
Aztuntasuna neuŕtzeko Azta-neuŕkia degu.