Xabiertxo/Eŕekayak
| ←Eguraldi txaŕa | Eŕekayak |
Burnia→ |
| pages 85-86 |
EŔEKAYAK

Janariak egosi ta eŕetzeko sua egin beaŕ da.
Sua egiteko biltzen dira txirbil, ezpal eta eguŕak.
Su aŕtu bezin laister, gaŕa guzien gain aterako da.
Sua eguŕ-ikatzaz ere egin diteke. Ikatz au gure mendietan ikazkiñak txondaŕetan egiten dute.
Txondaŕak deitzen zaye ikatza egiteko egurpil̄ai Egurpila oek lurez estaltzen dituzte eta azpitik su emanaz pitinka-pitinka ikatza egiten da.
Sukaldean eŕetzen degunak egiten duen kea kebidetik gora joaten da.
Aŕikatza, beste eŕekai bat, luŕpetik atera beaŕ izaten da. Lenago, orain urte asko dala, baso aundiak ziran luŕ gañean.
Baso oek gero urpean ta lurpean geldituaz aŕi biuŕtu ziran.
Eta orain, ainbeste urte ondoren, eŕekairik onenetako bat da aŕikatza.
Aŕikatzatik beste gai asko ateratzen dira.