Xabiertxo/Eguraldi ona
Itxura
| ←Zuaitzai ez kalterik egin | Eguraldi ona |
Eguraldi txaŕa→ |
| page 82 |
EGURALDI ONA

Gaur eguraldi edeŕa degu.
Goizetik nastuko zala zirudien, bañan odeitaŕtetik eguzkia atereaz guzia argitasunez bete du.
Mendi goituak oraindik ere lausotan bilduak daude.
Toki eguteretan ozpeletan baño giroago dago.
Itzala udaran atsegiña izanaren neguan atsekabea da.
Jayegunetarako eguraldi edeŕa bezelakorik ez da mendi batera igota ederki egurasteko.
Eguraldi ona guziontzat atsegiña izaten da.
Txoriak, batez ere, ba-dirudi eguraldi ona danean, beren txoŕotxio edeŕenak egiten dituztela.