Xabiertxo/Eguraldi txaŕa
| ←Eguraldi ona | Eguraldi txaŕa |
Eŕekayak→ |
| pages 83-84 |
EGURALDI TXAŔA

Aize indartsu onek azkenik ekaitza ekaŕi digu.
Eurijasa aundia ari da. Kaskabaŕa ere nunbait izan beaŕ du. Kaskabaŕak, eta batez ere aŕiak, kalte aundiak egiten ditu.
Tximist aundia zan ori! Bai turmoya ere, ikaragaŕia izan da!
Etxegañean tximistoŕatza ba-degu ta ba'liteke an erortzea.
Ara! Eguzkia odeitaŕtetik irtetzen asten da. Auxen da ostelaka edeŕa! Bai margo garbiak dauzkala! Goŕia, urdiña, oria, oŕlegia...
Ez bada bilduŕ izan, eguraldi txaŕaren ondoren eguraldi ona efoŕiko da-ta.EKAITZA
Estaltzen dute zerua odoi izugaŕiak,
guzia dar-dar ipintzen turmoi dunbotslariak;
bilduŕtzen gaitu gau ilunean tximistargiak,
t'ez gutxiago ondorenean jazaŕ aundiak.
Zatitzen ditu aizeak gogoŕ mendiburuak,
uŕatzen bean ujolak al̄oŕ oparotsuak;
jasa bizia dakaŕ berela ekaitz oyuak
misto suminkoŕ latsa bezela sube-txistuak.
Sututzen dira tximistarekin zuaitz igaŕak
goŕitzeraño bere suakin odoi nabaŕak;
itsas aldera gainka dijoaz ibai azkaŕak
gero ta geigo puŕukatuaz mendi-baztaŕak.