Edukira joan

Xabiertxo/Ekintza

Wikitekatik

Ekintza
pages 131-132

EKINTZA

Ekintza-itzak adiarazten dizkigu ola eta lantegietan gizonak egindako lanak.

Era askotakoak dira lan oek. Milaka gauz egin ta soŕtu ditu gizonaren buru argiak. Ekintza’ren biotza indaŕa da. Indaŕa beaŕ da ainbeste ta ainbeste tramankulo edo makina igitzeko.

Aŕikatza eŕeaz ur-luŕiñak ematen digun indaŕa asko erabiltzen bada ere gauŕko egunean geyena zabaltzen ari dana tximistindaŕa da.

Tximistindaŕ-oletatik uŕutiko lantegi guzietara ari batzuen bidez zabaltzen da.

Oŕ, nunai mendi guzietan ikusiko dituzute. Bañan ez ikutu. Ikutuezkero ilgo ziñateke-ta.

Aŕigaŕia da gizonak, nai bezela, oŕelako indaŕ aundiak noranai eramatea.