Edukira joan

Xabiertxo/Euskaleŕia

Wikitekatik

Euskaleŕia
pages 98-102

EUSKALEŔIA

Ara zer alai dagon
gure soŕteria
aritz, pago ta lizaŕ
bikañez jantzia.
Alde bateko mugan

itsas ugaria,
aŕkaitza jo t'astintzen
bere apaŕ txuria;
saroi oparotsuak,
kerizpe geldia,
baseŕitxoak nunai
ta nunai pakia,
mendi-gain bakoitzean
txabola txikia,
artalde bat ondoren,
gero... gurutzia!

(E. Aŕese).

EUSKALEŔIAREN EDEŔTASUNA

Ez guk onela diogulako baizik aŕotzak ere ala diotelako Euskaleŕia ludiko tokirik edeŕenetako bat da.

Berak ditu zelai edeŕak.

Zuaitzez ongi ornitutako mendiak alaitzen dituzte gure begiak: Orhi, Aizkoŕi, Aralaŕ, Anboto, Gorbea, Ernio goituenetakoak dira.

Ibai urtsuak ongaŕitzen dituzte zelai eta ibaŕak, ainbeste ola ta lantegi erabiliaz: Ibaizabal, Mundaka, Deba, Oria,Urumea, Bidasoa, Nibe, Ebro, Arga dira ibai aundienetakoak.

Bere eŕi ezagutuenak Bilbao, Gernika, Tolosa, Azpeiti, Donostia, Gazteiz, Bayona, Donibane, Ataŕatse, Maule, Iruña, Lizaŕa dira.

Nork ez du entzun Donostia'ren edertasuna? Guziak ao batez diote eŕirik edeŕ ta politena dala.

Poztu gaitezen bada Euskaleŕia'n jayo giñalako.

EUSKAL-ERESIA

Tontoŕ gaĺenez inguratua
zauden luŕ maitagaŕia
mendi bakoitza ba'litz bezela
beronen gordelaria;
gizon ernai ta zintzo askoen
soŕteŕi kutsu gabea...
luŕin beroaz orniturikan
euskaldun izan zaitia.
Euskaleŕia goitu dezagun
euskera maite degunak,
aitoŕtu lengo zorion edeŕ
berak eman dizkigunak;
nunai arduraz banaturik itz

amari jayo t'entzunak
alkaŕtasunez bizi gaitean
beti-beti euskaldunak.

(E. Aŕese).