Xabiertxo/Ez da asaŕetu beaŕ
Itxura
| ←Mutil zintzoa | Ez da asaŕetu beaŕ |
Abereen kaŕaxi ta otsak→ |
| page 55 |
EZ DA ASAŔETU BEAŔ
-Ama, gauŕ goizean kalean bi mutil asaŕetu dira.
-Gaizki egiña.
-Eta ni joan naiz berengana eta ez dala asaŕetu beaŕ esan diet.
-Edeŕki esana.
-Eta orduan adizkidetu egin dira.
-Xabieŕtxo, tori sagaŕ au gauz edeŕ bat egin dezulako.
-Ama, beste bat ematen ba-didazu, bi mutil ayei bana emango diet, lengo aseŕea aztu dezaten.