Xabiertxo/Gizonaren bizia
Itxura
| ←Eguzkia | Gizonaren bizia |
Il̄unabaŕa→ |
| page 76 |
GIZONAREN BIZIA
Gure bizia oso labuŕa da.
Jayotzen da gizona, gero ainbeste lan ondoren azi ta bizitzen da eta azkenik zaŕtutakoan iltzen da.
Bañan askotan ez da zaŕtuta iltzen. Gazte askok gaitzen bat aŕapatuta beren eriotza aŕkitzen dute.
Ez uzte izan ba, ene umetxoak, betiko zeratela.
Ikusten degun guziak bere azkena izango du.
Jainkoak bakaŕik iraungo du, betikoa dalako.