Xabiertxo/Jantzia
Itxura
JANTZIA

Neguan jantzi lodiagoak erabiltzen ditugu. Jantzi beroenak artilezkoak dira. Artilea ardiaren ileaz egiña da.
Udaran jantzi ariñagoak erabiltzen dira. Eunaz eta oyalaz egiten dira gure jantzi edo soñekoak.
Abaŕkak dira aspalditik emen ibiltzen diran oñetakoak.
Jantziak austen diranean jostoŕatzez josten dira.
Ume txukunak soñeko gutxi uŕatzen du.