Xabiertxo/Jaungoikoa
Itxura

JAUNGOIKOA
Jaungoikoa da gauz guztien egilea.
Berak egin ditu Ludia, Eguzkia, llargia eta izaŕ guziak.
Berak egiñak dira Ludi ontako luŕ, ibai, mendi, itxaso, belar, zuaitz, txori, abere eta ikusten degun guztia.
Berak egin gaitu gu, onak izan gaitezen, gero, il ondoren, betiko zoriona izan dezagun.
Berari zor diogu bizia eta degun guzia.
Jainkoa biotzez maitatu bear degu.