Xabiertxo/Kabiak
Itxura
KABIAK.

Aŕbasta txikiak bat-banaka bilduaz udabeŕian txoriak beren kabiak egiten dituzte.
Aŕautzatxoak bero-beroan euki ondoren txori txikiak jayotzen dira.
Txoriak laguntza aundiak egiten dizkigute. Zomoŕo gaizto asko iltzen dituzte.
Abesti gozo ta politak abestuaz, gure biotza atseginez betezen digute.
Ez egin txori gaxoai kalterik. Ez aŕirik bota txoriai.
Ez dezazutela beren kabirik autsi