Edukira joan

Xabiertxo/Landaredia

Wikitekatik

Landaredia
pages 127-129

LANDAREDIA

Landareak bizi, azi ta iltzen dira, bañan ezin beren tokitik igitu ditezke. Zentzunik ere ez dute.

Iru eratakoak dira: Zugatzak, zugaznoak eta belaŕak.

Landare baten zatiak oek dira: za ñak, enboŕa, ostoak, loreak eta igaliak (frutuak).

Zañak biltzen dute lurpean janaria eta mami ta azal tartetik landarearen adaŕ guzietara igotzen da. Janari oni izerdia deritzayo.

Enborean daude biotza, mamia eta azala.

Ostoen bidez landareak aizean dauden gai batzuek ere biltzen ditu, arnasa aŕtuaz.

Lore batean ikusi gentzazke batez ere ontzia, oŕitxoak, ariak eta autsa.

Igalien baŕenen aziak egoten dira.

Landare batzuek loregabeak izaten dira eta oetan daude sisak eta goroldiyoak.

AZERIA ETA MATSAK

Zintzilika daudela
ditu azeriak
ikusten mats-mordoak
eldu ori-oriak;
jartzen da begiraka

gaxoa goseak,
baŕena ibiltzen zayo
jateko zaleak.
Saltoka asitzen da
alegin guztian,
ordu bian ba-dabil
ezin iritxian.
Ikusi zuanean
etzuela aŕtzerik
matsai esan zien
begiak jasorik:
Zaute, zaute, mordoak,
zaute ostopean,
etzerate oraindik
jaŕi sasoyean.

-

Zerbait nai eta ezin
ba-degu iritxi
azeriak bezela
beaŕ degu utzi.
Zaude, zaude, esanaz,
zaude oŕ berean,
oraindikan etzera
jaŕi sasoyean.

(Ituŕiaga).