Edukira joan

Xabiertxo/Lantegiak eta Olak

Wikitekatik

Lantegiak eta Olak
pages 103-104

LANTEGIAK ETA OLAK

Ola deitzen zioten aspaldian buŕnia urtu eta landu egiten zan etxe aundiai, Oraindik ere nun eta an ola zaŕak ikusten dira.

Bañan gaurko egunean era askotako olak dauzkagu: ingi-ola edo paper-olak, iltze-olak, boina-olak eta beste asko.

Ola aundi oetan langile askok lan egiten dute eta makina edo tramankuluen bidez egunetik egunera gauzak eŕezago egiten dituzte.

Aŕigaŕiak dira ola oetan dauden auŕerapenak. Lenago langile batek amaŕ gauz egun guzian gelditu gabe lan egiñaz egiten ba-zituen, orain, ia neke gabe, eun edo beŕeun egin lezazke.

Gizonak sortutako aurerapenak aŕigaŕiak dira.