Xabiertxo/Ondaŕtzan
Itxura
| ←Itsasoa | Ondaŕtzan |
Aztuntasuna→ |
| pages 94-96 |
ONDAŔTZAN

Xabieŕtxo eta Mirentxu oso onak diralako, beren aitak Donosti'ko ondaŕtzara eraman dituzte.
Umien poza ain toki edeŕean aŕkitu diranean!
Bereala asi dira aretan zuloak, tontoŕak eta zubiak egiten.
Naiko jolastu ondoren Xabieŕtxo'k galdetu du:
Aita, zer da mendi tontor ura?
-Ori dek ugaŕte bat. Ugartea deitzen zayok ur-aŕtean dagolako, urez bildua dagolako.
—Ori dek aŕaun-ontzi bat. Oŕ ziaztik aŕantzale batzuek beren aŕaunaz ontzitxo arin ori auŕera eramanaz.
—Eta beste gauz aundi ura?
—Ura dek aize-ontzi bat. Zapi aundi batzuek zabalduaz aizearen indaŕak bultzatzen ziok. Beste aek luŕin-ontziak dituk, luŕiñaren indaŕez ibiltzen diralako.
Naiko jolastu eta asko ikasita gero etxera joan ziran guziak.
Umeak, onak diranean, beren gurasoak pozik eramaten dituzte onelako gauz edeŕak ikustera.