Edukira joan

Xabiertxo/Salerosketa

Wikitekatik

Salerosketa
pages 132-133

SALEROSKETA

Ez da naikoa gauzak eta gayak egitea. Egiten dituenak besteri saldu egin beaŕ dizkio, eta beren beaŕ danak erosi.

Oŕtik etoŕi da salerosketa.

Aspaldian gauz batzuek beste gauzaz ordaintzen ziran.

Bañan gero dirua soŕti zan, eta orain onen bidez ordaintzen dira.

Gizonak soŕtu zituan ere neuŕian saltzeko gauzetan okeŕik izan etzedin. Onela dauzkagu luzerarako:

Neuŕkia (metroa) eta bere aundiago ta txikiagoak.

Aztuntasunerako:

Aztaki (kilo) eta bere aundiago ta txikiagoak.