Edukira joan

Xabiertxo/Sugea eta nekazaria

Wikitekatik

Sugea eta nekazaria
pages 60-62

SUGEA ETA NEKAZARIA

Gizon bat zijoan bein
zelaitik etxera
goiz guztian lan egin
eta bazkaltzera.
Ikusten du bidean
etziñik sugea
otzak erdi ilikan
korderik gabea.
Kupiturik saŕtzen du

gaxoak kolkoan
ango beroarekin
pizteko asmoan.
Etxera joan zaneko
sugea asi zan
kolkotikan kanpora
atera nairikan.
Gañetik botatzeko
gizonak aŕtzen du
eta suge gaiztoak
oŕzka pozoitzen du.
Oŕa eskeŕ edeŕak!
Zitalen eskutik
ez du izango iñork
beñere gauz onik.

---
 
Ilabete baño len
suge ura bera
otzak ikaraturik
datoŕ sukaldera.
Oiuka asten dira
etxeko guziak,
jaŕaitutzen diote
moŕoi-nagusiak.
Saŕtzen da ukuluan,
ba-dabiltza bila,
aŕkitzen dute eta

uzten dute ila.

Zitalkeriak ez du
betiere gauz onik
eta iñork ez du nai
ikusi zitalik.

(Ituŕiaga).