Edukira joan

Xabiertxo/Txori gaxoa

Wikitekatik

Txori gaxoa
page 59

TXORI GAXOA

-Ama, txori bat aŕapatu det.

-Polita izango da, e?

-Bai, oso polita.

-Zer egin beaŕ diozu?

-Anketik ari bat lotu ta berarekin jolasean ibiliko naiz.

-Ez, ene maitea. Ori gaizki egiña da. Txori gaxo oŕek ez dizu zuri batere kalterik egin. Utzi zayozu egoan joaten eta onela poza ta bizia emango diozu. Gañera bere umetxoak ere izango ditu eta bera gabe il egingo lirake.

Ez da beñere gaitzik egin beaŕ.