Edukira joan

Xabiertxo/Ura

Wikitekatik

Ura
pages 42-44

URA.

Ituŕietako ura edateko ona da.

Ituŕietako urak ibayetara jeisten dira eta ibayetako urak itsasora.

Itsasoko ura gazia da.

Ituŕietakoa geza.

Uraren luŕiñak odeyak eta lañoak egiten ditu, eta oetatik euria erortzen da.

Urik gabe ez gu, ez abere, ez belaŕ, ez zuaitzik bizi gindezke.

Beraz, ura beaŕ-beaŕa da.

URAREN BEAŔA

Ezerk ez digu obeto egaŕia kentzen urak baño.

Uraz garbitzen ditugu gure soña, musua eta eskuak.

Uraz garbitzen dira gure jantziak, ontziak eta beste gauz asko.

Belaŕak, landareak, zuaitzak, ura bear dute ernetzeko eta azi ta beren igaliak emateko.

Iñor ezin bizi diteke urik gabe.

Argatik Jainkoak ain ugari zabaldu du.

Urik ez duten tokiak ilak bezela agertzen zaizkigu.

ZAKUŔA ETA ARAGIPUSKA.

Ibai-ondo batetik zijoala aragipuska bat aboan zeraman zakuŕ batek onen eŕañua urtan ikusi zuan.

Iruditu zitzayon beste au berak zeramana baño aundiagoa zala, eta zeramana utziaz urari osk egin zion, eta onela gelditu zan ez egitazko puskarekin ez gezuŕezkoarekin.

Ori gertatzen zaye askotan berea gutxi dalako besterena ere aŕapatu nai dutenai.

URA ZER ERATAN AGERTZEN ZAIGUN

Urjayotzetan soŕtzen dan ura, ituŕiak egiñaz eta gero mendietatik bera jetxiaz, latsa edo eŕeketan biltzen da.

Lats edo eŕeka oetako batzuek alkaŕtuaz ur asko biltzen dute, eta oni ibaya deritzayo.

Urak bilduta gelditzen diran tokiyai aintzirak edo zingirak deitzen zaye.

Ibayetako urak itsasora joaten dira, eta ala ere ez du onek beñere gañez egiten.

Gero itsasotik aterako dan luŕiñak odeyak soŕtuko ditu; odeyak euria egingo dute; euritik ituŕiak soŕtuko dira; ituŕietatik ibayak, eta ibayak beŕiz ere itsasora biuŕtuko dira Jainkoak emandako bideak ibiliaz.