Edukira joan

Xabiertxo/Zuaitza

Wikitekatik

Zuaitza
page 37

ZUAITZA.

Zuaitza da luŕaren jantzirik edeŕena.

Begira zayozute zuaitz oŕi.

Bere zañak luŕera josia daukate.

Bere geŕia goruntz jasotzen da.

Goraxeago adaŕak zabaltzen ditu.

Adaŕak ostoz eta lorez beteak daude.

Lore oek, gero, igali edeŕak emango dituzte.

Zuaitzak bere zañetatik janaria aŕtzen du.

Zañak lurpean janaria aŕtzen dute.