Edukira joan

Xabiertxo/Zuaitzai ez kalterik egin

Wikitekatik

Zuaitzai ez kalterik egin
page 81

ZUAITZAI EZ KALTERIK EGIN

Zuaitzak egiten dute gure mendien jantzirik ederena. Zuaitzik gabe gure mendiak soil eta bizirik gabe bezela ikusiko ginituzke.

Berak ematen digute itzal gozoa udarako egun beroetan.

Berak ematen digute gure etxeak, gure mayak, esertokiak eta beste gure tresna asko egiteko gaya.

Berak ematen digute gure janariak egosi ta eretzeko eŕekaya.

Berak laguntzen digute neguko otzak gure etxetan epeltzen.

Zuaitzik gabe gure ibayak agoŕtuko lirake; gure olak gelditu egin beaŕko luteke.

Kentzen dan zuaitz baten ordez bi beŕi ipini beaŕ lirake.