§
§
-
• Seme-alaben zaintzarako laguntzak Familiaren lan indarraren parte hartzeko politikak: • BPGaren zenbatekoa doa familia zerbitzuetara – zerbitzu publikoen hedapena, zahar egoitza publikoak eta adinekoentzako etxeko zerbitzuak eta zaintza • Amatasunaren/aitatasunaren zenbatekoak – denbora eta dirua, kontziliazioa eta eszedentziak • Eguneko egoitzen publifikazio maila eta zabalpena • Jubilazio politikak – pentsioak Etxeko eta zaintza lanak • Denboraren neurketa eta alderaketa beste herriekin (Denbora Aurrekontuen Teknika) • Zaintza-Presentzia mota: umeen, zaharren, emakumeen zaintza lana eta zahartzaroko bakardadea • Etxeko lan motak: errutinazkoak, ludikoak, etab. • Aldiberekotasuna: zaintzen dagoen horrek egiten dituen beste lan motak (multitasking) • Emakumeen kontrako biolentzia materiala: motak eta mailak, Barne Produktu Gordinaren zenbatekoaren arabera neurtua
Kapital ekonomiko, sozial, kultural eta sinbolikoa: gure ekarpena § § §
§
Emakumeen jabetza edo kapital motak: ekonomikoa eta kulturala Soldata segregazioa eta diferentzia prestigioan: kapital soziala, kapital sinbolikoa – biolentzia sinbolikoaren bidez) Lanaren segregazioa eta prekarizazioa sexua eta beste ardatz batzuk kontuan hartuta: adina, jatorria, euskara maila – kapital soziala eta kulturala (intersekzionalitatea) Kapitalen arteko erlazioa (ikus kapitalen teoria)
Datuen sorkuntzarako iturri ez zuzenen azterketaren ikerketa-teknika erabiliko da, hau da, bestelako erakunde zein pertsonek ekoiztutako estatistika, dokumentu, nahiz ikerketak erabiliko ditugu. Iturri ez zuzenen azterketak datuen erabilpen hobea egiten laguntzen du, baita ikerketaren gastuak murrizten ere. Teknika honen bitartez, azterketa longitudinalak egin ditzakegu, eta beste teknika batzuk baliatuta baino merkeago eta bizkorrago. Izan ere, emakumeek etxeko eta zaintza lanetan dohainik jarduten duten denbora aztertu nahi da adibidez II. Kapituluan. Baina denboraren azterketa horrek zentzua izan dezan, gizonen bilakaera ere aztertuko da horiek ordezkapen efekturik duten ikusteko. Honelako ikerketek kostu eta denbora handia dakarte, erakunde publikoek ekoizten dituztelarik, kasu honetan nagusiki Eustatek. Bestalde, zerbitzu familiarretara bideratutako gastuei dagokienez Eusko Jaurlaritzak, eta zehazki, Emakundek, herritar guztientzat eskuragarri jartzen dituen datuen bitartez gauzatuko da ikerketa.
Azterketarako teknikaren desabantailei dagokienez, datu batzuen eskuragarritasunari dagokiona azpimarratu nahi da. Izan ere, behar ditugun aldagai asko bestelako ikerketa batzuetarako zehaztu dira, beraz, datu zehatz horiek topatzeak zailtasunak izan ditzake. Horregatik da beharrezkoa datu berrien sorkuntza. Modu honetan, NUTS, INE, CIS, CSIC, EUROSTAT, Emakunde, Eustat eta Gaindegia bezalako erakundeek ekoiztutako ikerketen bitartez azterketarako datuak eskuratuko dira. Gainera, ikerketa nahiz dokumentu idatzi desberdinak ikertuko dira.