Edukira joan

Perkainen kanta

Wikitekatik
Perkainen kanta
Piarres Harizpe

"Perkainen kanta" edo "Perkain eta Azantza"[1][2]


Norat joaiten zira zu adiskidea!
Donapaleura dut ene segida.
Urreño bat deramat, bertze baten bila,
baldin lapurtarrak jalgitzen badira.

Lapurtarrak jin ziren trebesak doblezka,
banitatearen orde bazuten nobleza;
Galdu duen gaixoak kontsidera beza
ez dela egun oroz lapurtarren besta.

Azantzako semea nik ez dut mendratzen
bere parerik ez du pilota botatzen.
Bainan Perkain hori ez zuen lotsatzen,
plaza guziarentzat bera aski baitzen.

Zazpi joko zituzten, guk bederatzi,
halere lapurtarren plaza ez zen aski,
has berrian bezala trebezian beti,
urguluz nahi zuten partida irabazi.

Amikuzeko duzu Donapaleu
/hango ezpada ere hurbil darraio.
aldudiarrak eta ainitz gehiago
handik ari zeraizkon dihuru karraio.

Orai betetzen ditu bederatzi urte
Baigorrin trufa onik egin zinaukuten,
gure amen sariak juan zinituzten
errebanjak baitiago hor, konpon zitezte.

Lapurtar jaunak, orai zuek zer zaizue?
Monedako Etxea hurbilxko duzue
eskasten bazaitzue horra joan zaizkete
ukaiten baduzue harturen duzue.

Ehun urte galdu tuzte, gastuak bertzalde
Hek ere nere ustez zerbait badirade
gizon bat aberatsa izanikan ere,
holako zimikoak senditzen dirade.

Mainuak ur epelez, saldan oilaki
gorputzari plazerak nola egin badazki.
Antzar-ixterrak ere jan beharko ditik,
dirurik ekar zekotz Donapaleutik.

Azantzako semea, gure Jaun Pierre,
mainuak hartu tzu bainan debalde
Akizko uretarat joan behar zirade
handik jiten zirenian beti prest girade.

Azantzako semea, gure Jaun Pierre,
ez duzu berehala sinesten zuk ere,
baldin balinbaduzu aitzina kuraie
leheneko pilotan beti prest girade.



Erreferentziak

  1. Aurkenerena Barandiaran, Joseba. Karmel.2016 100-103 orr. https://www.karmelaldizkaria.eus/publico/upload/hemeroteka/karmel-karmel-2016-1-293-min2.pdf
  2. Dabadie, Séverine; Etchezaharreta, Christiane (2011) «[Itzultzaileak: Kattalin Totorika, PP Ji du Bénares, Edurne Alegria]» Laxoa : euskal pilotaren iturburua. Mikel Epalza, Ander Ugarte, Tiburcio Arraztoa hizketan La Cheminante ISBN 9782917598238 PMC 762498584. Noiz kontsultatua: 2019-04-27.