Berri handi
Hortzaitze apezpikutoki.
Berri handi
Prelat Mur de Otsamendi,
Toledakoa ez segurki,
Errentaz ez dago hobeki,
Ez segurki.
Ehun milak
Gutiziako moltsan ditu,
Ehun milak,
Gogoan karraka pilak:
Gorthe bat du ederra hartu,
Non dituzia iduria baitu,
Ehun milak.
Ez Toledan
Abadesik ez da ikusten
Ez Toledan,
Artzipizpiku segidan;
Gureaz da hori miresten,
Nihon ez dena baitu ikusten,
Hark segidan.
Presunaiak,
Ez ditut ez zeren kontatu,
Presunaiak,
Hek dakarzketen libraiak
Kuzineraz behar da kontu,
Zilar-bizia iduri baitu,
Presunaiak.
Bozkarioz
Haran guzia da altxatu,
Bozkarioz,
Dohain hortaz da lorios;
Mendiak berdin du gogotu,
Han pasaiarazi nahi tu,
Bozkarioz.
Hortarako
Karrosa bat du preparatzen,
Karrosako
Zortzi abre maiatzeko,
Aragoan ditu bilatzen
Herrian ederrik ez baitzen
Hortarako.
Ez du falta,
Bere eta abadesarentzat,
Ez du falta,
Modako kabrioleta
Bigarren ordenakoentzat
Lekaio ganbarazainentzat,
Ez du falta.
Zein ederki,
Pasaiatuko uda hastean!
Zein ederki!
Nihork ikusirik daki
Prelat Abadesak batean
Amiral kabrioletean
Zein ederki!
Jende ostea
Bidetarat ateraturik
Jende ostea,
Ezin asez ikustea,
Ez du galdetzen bisitarik
Kontent da hala ikusirik,
Jende ostea.
Ez du zeren,
Gorte prelaten moda duke
Ez du zeren,
Galde egin bisitaren
Benedikatzea du merke,
Nihor nihon badagi eske,
Dohain haren.
Neure gisan
Tronu bat dautzuet egiten,
Neure gisan,
Jenden oroitzapenetan
Mendez mende bizi zaitezten
Zuen herrautsak pausa daiten,
Zuen plazan.