Edukira joan

Euzkadi'ren Berjabetasun Araudia

Wikitekatik

EUZKADI'REN BERJABETASUN-ARAUDIA

I'GO BURUA

[aldatu]

1go. atala.-

[aldatu]

Erkalaren Araudi nagusiak eta Araudi onek diotenez, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya, España laterriaren soin barrunean, berjabetasunez janzten dira, Euzkadi izentzat arturik.

Aitatutako erkiak dituzten lurraldeak osatuko dute lurki berri au.

Erki bakoitza bere buruaren jabe izango da, Araudi oneri edo ondorengo

erabakiei buruz. Ortaz, "Euzkadi’ri bereziki opa etzaizkion eskubideak, erki bakoitzaren esku daudela adierazten degu.

Euzkera, gaztelera lez, Euzkadi'ko laterri-izkera izango da. Ortaz, berjabetasun berri onek emango ditun erabaki orokarrak bi izkuntzetan idatziko dira; España'ko laterri edo agintariekiko artu-emanetan derriorrezko izkera gaztelera izanik.

Legedi onek aitortzen ditun eskubideen jabe izateko euzkotzat joko dira:

1'go. Jatorriz euzkoak izanik, Euzkadi'z kanpora, erbestean,errikideturik arkitzen ez diranak.

2'go. Euzkadi'n errikidetzen diran gañerautzeko españar errikideak.


II'EN BURUA

[aldatu]

2'n atala.-

[aldatu]

Erkalaren Araudi nagusiak 16 eta 17'garren ataletan dionez, Euzkadi'ri dagokio ondoren ezartzen diran gaiei buruz legeak ematea eta bete eraztea.

a) 1'goa. Erriaren barrengo eralguntza, autezkunde-legediaz batera, noski, Araudi onen IV'garren buruak dionaren arauz.

2'garena. Ontarako egokiak diran lurralde banaketak.

3'garrena. Urien eralguntza. Baño eralguntz onek Laterriaren lege orokarrak urien berjabetasunari opa dizkion eskubideak izango ditu mugatzat.

4'garrena. Euzkadi'ri dagozkion eskubide gaien zenbatza.

b) 1'goa. Uritar legedi osoa, idatziriko edo oiturazko Legezarr legedipean edo uritar-zenbatzaren mende dauden gaiaz batera. Araudi nagusiaren 15'gn. atala izango du mugatzat.

2'garrena. Banaketa ardurari buruz Araudi onek Euzkadi'ri opa dizkion eskubideak lege biurtzea. Latziñaldaritzari dagozkion legeak egitea. Latziñaldariak izendatzea, España'ko laterrian indar duten aurrebegirapen arauak ontarako nagusi dirala.

c) 1'goa. Mendiei nekazaritzari eta aberezaintzari dagozkien arauak, Laterriak beretzat arturik dauzkan eskubidez kanpora: erri aberastasuna eratzeari dagozkion aldetik alegia.

2'garrena. Lurrak darizkion ondasunak eta zenbaitzuen aberastasubak gizartean banatzea, Araudi nagusiak 15'gn. atalaren 12'en. zatian dionia betetzeko era danean.

d) 1'goa. Erri barrungo agiriko eta ixileko osasun bideak, gutxienez, Laterriak agindua daukana beteaz.

2'garrena. Agiriko eta ixileko gizarte-laguntza eta beartsuendako babesa. Mota guzietako Batzorde on ematzailleak eratzea. (Gaztetxoendako epai-mai babesgarriak sortzea.

3'garrena. Meatzetatik sorturiko ur osasungarriak. e) 1'goa. Mota guzietako bazkunak: agintaritzari, diru artu-emanei eta bizipedei dagozkienak alegia; baño ez gizartezaletasun arauzkoak, Araudi nagusiaren 15 garren atalak dionez. laterriari bai dagozkio.

Orniketa. Arren Aurrezkitegi, aurrebegirapen eta arturen bazkunak, Euzkadi'n ezarrita dauden agintari-Bazkun eta gañerantzeko Bazkunak eratuak diranean. Alkar-laguntzeko Bazkunak, Araudi-nagusiaren 15'gn. ataleko 1'go. zenbakian dio naren mugaz barrendik daudenean.

2'garrena. Bazkun, erri eta lurrari buruz arturena banatzen duten Bazkunak, Araudi nagusiak 14'gn. atalaren 12'gu. zenbakian dionaren eta salerosketa legediaren barrendik.

3'garrena. Nekazaritzari eta aberezaintzari dagozkien alkarte alkar-laguntzailleak. Lugintzaren aldeko agintaritza eta ekintza.

4'garrena. Saleroste arauak diotena beteaz, saleroste eta diru artu-eman Bazkunak.

1'goa Burnibide, tximistgurdi, eraman ekarri, bidezabal abereendako bide, urbide, ur-zingira, urrutizkin, kai, egazkin-kai, egazkin-bide eta irrat-eraman-ekarriak, Araudi nagusiaren 14'gn. ataleko 13'gn zenbakiak eta 15'gareneko 6 garrenak diotenaren barrendik

2'na. Ur-indarrez baliatzea. ura Euzkadi barrunean dijoanean, eta, tximist-indarra banatzea, Euzkadi'z kanpora irteten ez dalarik,

3'na. Uri eta gauza ikusgarrien zabalkundea.

3'en atala.-

[aldatu]

Zuzentza-zaintzea eta bere malla guzietan eratzea, Euzkadi'ren eskubide izango da. Bere luraldean noski: eta barruti guzietan, legorreko eta itsasoko gudaritzan ez beste. Erakuntza au. Araudi nagusiaren eta epai-legeen arauz egingo da. Euzkadi'rako epaille eta auzi-maisuak, berjabetasunez jantzi dan erkiak berak izendatuko ditu, Laterriaren itxaron-mailletan arkitzen dirauen artean egingo da aukera, Autugarriagotzat joko dira euzko Legedi zarra ezagutzen dutenak. Orobat, euskal-urietarako diranean, euskaldunak aintzakotzatago artuko dira. Baño jatorriz euzkoaz diranen eta soillik Euzkadi'n bizi diranen artean ez da nabarmen, biderik sortuko. Zuzentza-zaindarien idazkari eta laguntzaieak berjabetasunaren jabe dan erkiak izendatuko ditu Laterriaren oñarri-legeen arauz Urietan zuzentza. zainduko dutenak berriz, Euzkadi'k esango dun eraz eta arauz.

Araudi nagusiaren 104'gn. atalak dion. bezela Salatariak izendatzea eta beroien Bazkuna eratzea españar Laterriaren esku dago. Alaz guztiz bere berjabetasuna zaindu eta beroneri eutsi bear zaionean, Euzkadi'ko mailla guzitako Auzitegien aurrean lege-gizonak ipiñi litzake zuzentza lortzeko.

Euzko Auzitegi Nagusia. erki barrungo legediaren arauz izendatua izango da. Bere lege-ala izango du, Eta. esiak ipintzeko eskubidea Euzkadi'k egin litzaken lege gaietan. Gai oien bltartean sortuko diran auzi eska eta berrikusteaz jabetuko da. Orobat, epaille bat bestearen barrutian sartu dala-ta sortu ditezken eztabaidak erabakiko ditu, Eta euzko legedi bereziari buruzko agiriak Jabetzaren Zenbatza Idazkolean zer nola maillatu bear diranarer beri izango du, Araudi nagusiaren 14'gn ataleko 11'gn. zenbakiak dione aitatu ez dan guziak Laterriko zuzentza Epaimai Nagusiaren mende jarraituko du.

4'en atala.-

[aldatu]

Araudi nagusiaren 50'gn. atalak agintzen dun bezela, mota eta mailla guzietako Iraskintza-Etxeak sortu eta mantentzeko eskubidea Euzkadi'ri aitortzen zaio. Baita Irakastola Nagusia'ri buruz ere.

Baño zer nola tajutu eta zein bideetatik eraman Araudi nagusiaren 48'gn. atalaren mugaz barrundik izan bear. Gaur dirauten Ikastetxeak Laterriak mantendu litzake Baita berriak sortu ere, erriaren gogo-lantzeak ala eskatzen dula baderitzaio.

Araudi nagusiak bere 49'gn. atalean diona tajutuko, dun. legea sortu bitartean, Irakaskintza edo Ogibide izen bereziak bereganatu nai dituztenei azken-azterpen bat egingo zaie Irakastetxe Nagusian, baldin au sortzen bada; edo bestela, berjabetasunez jantziriko erkiak mantentzen ditun, gañerantzeko Irakaskintza-Etxeetan. Au, Erkalaren Jaurlaritzak esango dubenaren arauz, Erti-ederra, Idazti eta idazti-zarrak gordetzea eta jakínz-tresnak, museo liburutegi eta erti-altxorra zaintzea Euzkadi'ren esku dago.

5'en atala.-

[aldatu]

Berjabetasuna dun Erkian legea babesteko eta erri-pakeari iraunerazteko uri-zaintza arazoa Euzkadi'ren. esku dago. Araudi nagusiaren 14'ataleko 4, 10 16 eta 18 garren zatiak eta Erri-pakea'ri dagoikon oroentzako aginduak diotenari kaltegarri etzaion neurrian.

Euzkadi'ri eta Laterriari dagozkion Erri-pake buruzko arazoak alkar-adituz eta alkarri lagunduz etengabean joan ditezen Batzorde bat osatuko da, Erkalaren Jaurlaritzak izendatzen ditun aña batzarkide bergabe dar Erkiak izendatzen ditubelarik.

Aitaturiko gaiari buruz Laterriak baditu eratuak zenbait Bazkun.

Euzkadi'ri opa zaizkion Erri-pake arazoak zuzentzeko oietako zeintsu eta zenbat sartu bear diran Euzkadi'n, Batzordeak esango du.

Laterriak eta Erkiak alkar-adituz betetzen dituzten arazoei buruz Batzordeak erabakitakoaren aurka Euzkadi ezin joango da.

Euzkadi barrungo Erri-Pakeari eustera Laterria sartu diteke noizbait, buruzagitza bere gain artzen dubelarik. Ona, au noiz gerta liteken:

1 bizi Euzkadi'ko Jaurlaritzak eskatzean, beronek esatean .atzeratzekotan.

2'an. Bere buruz, Laterria eta pakea nolabait daudela uste izatean.

Ontarako, Laterria guda--aroan edo asalda-aldian. dagola adierazia arki bear; eta egoera ontatik irten bezin laister gauzak lengosatuko dira.

6'en atala.-

[aldatu]

Laterriak emango ditun gizarte-legeak betetzea Euzkadi'ren gain izango da, lege oiek agintzen duten guzia beteaz.

Laterri Jaurlaritzak aztertuko du bere aginduak zeatz bete eta bere legeak zuzen bete erazten diran. Orabat laterri arteko itunbenei dagokionari buruz.

Idatzi degunak Laterriarenak dirala adierazten dun eskubideak dirala-ta, noiznai eta nai aña notin azter -ondezkariak izendatu ditzake beronek. Gizarte gaiari buruz Euzkadi'k ditun eginbear oietan Laterriak utsunerik nabaituko balu, beroiek zuzendu bearrean arkitzen da Euzkadi,

7'en atala.-

[aldatu]

Euzkera, gazteleraren berdiñean erri-izkera aitor dala-ta, Euzkadi'ren esku izango da berdintasua au gorde eraztea.

Ona, ontarako ipintzen diran arauak:

a) Euzkeraz mintza oi diran urietarako agintaritzak emango ditun erabaki guziak aitatutako bi izkuntzeraz adieraziak eta argitalduak izango dira.

b) Euzkeraz mintza. oi diran urietako biztanleei bi izkeren artean aukera eskubidea opako zaie mota guzi tako Auzitegi, agintari eta lanariekin izan ditzateken artu-emanetan.

c) Epaillariei zuzenduko zaizkien idazkiak izkuntza batean edo bestean idatziak izatea berdin.

d) Eukeraz idatzitako mota ontako idazkiak erdera ra itzuli erazi bearko dira bitartean arkitzen dan norbaitek ala eskatuko lukenean, edo Euzkadí'z kanpora indar izan bearko lutekenean.

e) Araudi nagusiaren 50'gn. atala beteaz irakaskintzari buruz euskera eta erdera arteko artu-emanak tajutuko ditu.

Euskel-urietan eta bere mende jardungo diran lanari guziak euskeraz jakitera beartu litzake euzko-agintaritzak. Ez ordea lanariak, Araudiak indar izaten baño len bere lanean ari baziran. Oien lan-aritzeari eta eskubideei begiramena opako zaie.

Euzkeraz mintza oi diran urien mugak ipintzea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya'ko Aldundi edo Aldundi ordez izan ditezken. agintari Bazkunen esku dago.

8'en atala.-

[aldatu]

Erkalaren Araudi nagusiaren 15'gn. atalak dionez, Laterriak emandako legeak Euzkadi'k bete-eraziko ditu. gai abei dagozkienak diranetan. Ona zeintsu gai diran:

1'goa. Aitatutako 15'.gn. ataleko 1'go. eta 2'en zenbakien indarrez Laterriak beretzat gorde ditunak eta espetxeei dagozkienak.

2'na. Zenbatza eta biztanle-elesti gaiak.

3'na. Agintaritzaren adierazpen eta agiriko-idazkiak indar eman al izatea.

4'na. Gauzak pixatu eta neurtzeko erabilli oi diran tresnak eta balio aundiko burdiñak aztertu al izatea. Orobat gintza arazoak.

5'na. Meatz arauak.

6'na. Oroentzat onuragarri diran burnibide, bidezabal urbide, urrutizkin eta kaiak, Baño lenengoen goraberak Laterriak bere mende eutsi litzake. Orobat, gai berari buruz, legeak ber-berak bete erazteko eskubidea.

7'na. Eraguzietako eta gizarteko ziur-Bazkunak, beroien erabitze eta diru-zaitzeaz batera.

8'na. Urak, eizea eta erreka-arrantza. Euzkadi'z kan pora doazen uraz indarra sortzea galerazia dagolarik.

9'na. Irarrtzea. Alkar-Bazkuna. billera eta agiriko ikusgarriak.

10'na. Lur, etxe, eta gañerantzeko gauzak, beroien jabeari legez dagokiona emanda kendu al izatea. Baño Laterriak bere erri-lan bereziak egin ditzake.

11'na. Izadiak demaizkin aberastasunak eta bizipide Bazkunak gizarteari ematea, Araudi Nagusiaren 15'gn. ataleko 12'gn. Zatiak dion bezela.

12'na. Gudaz kanpoko itsasoko atzera-aurrerak, beronetan jardun oi diran dagunegaz, Araudi Nagusiko 14'gn. ataleko 9'gn. zenbakiak eta saleroste legediak diotenaren mende.

13'na. Gudarako ez diran egazkiñen atzera-aurrerak eta irrat-zabalkundea. Laterriak, bere mendeko atzera -aurrera gaiak alkar-eratzeko eskubidea dubelarik. Laterriak, beretzat irrat-zabalkundea bereziro eratu lezake. Eta Euzkadi'ren agintaritzapean diardutenak aztertuko ditu.

9'en atala.-

[aldatu]

Araudi onek Erkiari opa dizkion gaiei buruzko itunbenak bete erazteko bear diran neurriak Euzkadi'ko agintaritzak artuko ditu. Neurri abek garaiz artuko ez balitu, Erkalaren Jaurlaritzari artzea dagokio. Kanpokoekiko artu-eman guziak bere mende dauzkalarik, aitatutako itunbenak betetzen diran eta giza-eskubideei itzala opa zaien, gain gañetik eta etengabean zainduko du. Arazo oietaz kanpora, Laterri arteko Batzar eta Erakusketeetan parte artzea, atzerian bizi diran españarekin artuemanak izatea edo oien antzeko gaiak erabiltzea Laterriari, ez beste iñori, dagokio.

III'EN. BURUA Euzkadi nola eratu

[aldatu]

10'gn. atala.-

[aldatu]

Euzkadi'ko Agintaritza erriagandik sortua da. Erkalaren Araudi Nagusiak eta Araudi onek diotenaren arauz, erriak nai dun bezela erabilliko da. Esi oietxek izango ditu ordea:

a) Legeak emango ditun Batzarrean 25.000 biztanlek ordezkari bat izan bearko dute gutxienez. Beste edozein Lege-emale Batzarren gixa, auteskunde orokar, zuzen eta ixilen bidez autuak diralarik.

b) Legeak bete eraziko ditun Batzordeari Lege emailleen uste ona bearrezkoa izango zaio. Erkiaren Erkalarekiko artuemanetan, lendabizikoaren ordezkaritza legeak bete eraziko ditun Batzorde-Lendakariaren gain izango da. Laterriak ber-berak bete eraziko ditun gaiei buruzko alkarrekiko artu-emanetan berriz, aitatutako Lendakaria Laterriaren ondezkari izango da.

Erki lege-emaleen aurka ezin ezer-egingo da, bere eginkizuna beteaz eman ditzateken autarki edo iritziei buruz. Eta Erki barrunean lege-austerren bat egingo baluteke, ontarako Euzkadi'n arkituko litzaken Epaimai nagusienak bakarrik uxatu eta epaitu litzake.

Erriaren naia azaltzeko bideak auek izango dira: auteskudeak, refemendun eta lege-gai itxurapean iritzi ematea.

11'gn. atala.-

[aldatu]

Erki-Auzitegi baten barrutian Laterriko Auzitegiren bat sartu dala-ta edo batekaz bestera auxe bera gertatu dala-ta sortu ditezken eztabaidak erabakitzea Erkalaren Epaimai Nagusiaren egitekoa izango da.

Bateko eta besteko Eratzaie Agintari edo Bazkunen artean sartuko diranak berriz, Araudi Nagusiaren ausleak epaitzeko izendatutako Auzitegi Nagusiak erabakiko ditu.

Eraberean, Araudi onen 6'garren atalaren bigarren zatiak erabakitzen dubena beteaz Erkalaren Jaurlaritzak Euzkadi'ko lege-beteerazleen aurka, gizarte-legeak nolabait betetzen dirala-ta erazoten badio, Lege Nagusi aldeko Auzitegi Nagusiari berari dagokio bitartekotza egitea. Au gertatzean, eztabaida sortu dun erabakia betetzea eten lezake auzia zuritu bitartean.

IV'GN. BURUA ·Ogasun eta zerga artuemanak

[aldatu]

12'gn. atala.-

[aldatu]

1) Araudi oneri eskerrak Euzkadi'ren eskuetara igaro diran eginbearrak Laterriaren Ogasun mende gaur arkitzen diran elbideen bitartez oso-osorik ordainduak izango dira.

2) Eginbarren ordaintza eta elbideen izendatzea Erkala'ren Jaurlaritzak eta Euzkadi'ko Lege-beteerazle Bazkunak erabakiko dituzte. Ontarako, Araudi onen bitarteko-erabaki bakarrak dion Batzordearen iritzia adituko da.

3) Mendi, meatz, ur, eiza eta arraintza, orok erabiltzen dituzten ontasun eta oietakoak izan gabe Laterriarenak diranak baño oroen onerako erabilli oi diranak eta erriaren aberastasunari eragiten diotenak: gai oiei buruz Laterriak Euzkadi'n ditun eskubideak Euzkadi'renak izango dira.

Erkal-Jaurlaritzaren eginbearrei dagozkionak ez ordea. Aitatutako ondasun eta eskubideak besterendu, zergaz astundu eta norbaiteri opatzea eziñekoak izango dira.

Laterriak Euzkadi'ri emandako eginbearrak kitatzeko edo obeagotzeko, Laterriak zor-papera banatzen badu, Euzkadi paper onen jabe egin bearrean da, España'ko biztanle bakoitzari legokion aña Euzkadi'koari jarriaz.

Erkalaren Ogasunak eta Euzkadi'renak oraingo Uri -Ogasunei begirapena zor diote. Zerga berririk ez diote ezarriko, beraz. Uri-Ogasun oiek Laterriko gañerantzeko Uri-Ogasunak jasoko duten guzia era berdiñean jasotzeko eskubidearen jabe izango dira. Zerga-gaiei dagokiona alegioa.

Zuzen eta egokiena deritzaion zergak tajutzeko era artuko du beretzat Euzkadi'k.

13'gn. atala.-

[aldatu]

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya'k, Laterriari zama guziak jasotzen len bezela lagundu bearko diote, Araudi Nagusia egin zun Batzarrak 1931'gn. agorreko 9'an. ezarri zun eraz.

V'GN. BURUA Araudi aldakuntza

[aldatu]

14'gn. ata1a. Araudi au a1datua izan diteke. Ona noiz eta nola:

a) Euzkadi'k eldatze naia Udalen arteko referendun bidez eta Batzar lege-emaillearen oniritziz azalduko duanean.

b) Erkalaren Jaurlaritzak, España'ko legeegille batzarkideen lautatik batek eskatuta, bere naia azalduko duanean.

Bi bide oiek zear Araudia aldatu erazteko legea baieztua izango bada, derriorrezkoa izango da Laterri'ko legeegille batzarkideen irutatik biek ontzat ematea. Erabaki au Euzkadi'ko referendunek baztertuko balu, ondoren etorriko litzaken Batzar legeemailleak berriro baieztutzea naitanai-ezkoa izango da, aldatze asmoa betetzeko.

BITARTEKO ERABAKIAK

[aldatu]

Lenengoa. Oraingo gudak diraun bitartean, Araudi onek aitortzen ditun eskubide guzien jabe dan bitarteko Jaurlaritza baten esku izango da eri-agintea.

Bitarteko Jaurlaritza onen Lendakaria. Araudia baieztu dala jakin-erazten dan egunaren zortziurrenaren mendean autua izan bedi, erriak autu eta gaur Udal-gizon izanik bere autarkia azkatasun osoz eman lezateken ziñegotzien autarkiz. Auteskunde bitartez izendatua izango da, ziñegotzi bakoitzari, bera aututzerakoan izan zitun aña autarki ematea dagokiolarik.

Bitarteko Lendakari aututze ontarako Bizkaya'ko Jaurlaria izango da buru, beronek dion leku eta egunean. Iru egun aurretik egin bearko du deia.

Era onetan antutako Lendakariak esango du Jaurlaritzarako zeintzuk izan. Gutxienez bost lagun izendatuko ditu.

Bigarrena. Gauzak bere oñera biurturik arkituko diranean, bitarteko-Jaurlaritzak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya'n erki-Aldunak aututzeko deia emango du. Auteskunde au, deia emandako agunaren ogeitaamarurrenaren mendean egingo da. Onenbeste autarki bearko dira aldun bat autu al izateko. Onenbesteko ontara eldu gabe geratzen dirau kondarrak, beste zenbait kidekoekin batu litezke beste Aldun bat autu al izateko.

Auteskunde deiean ontarako arauak eman bitez. Euzkadi'ren mendeko erri bakoitzak mai-sail bat osatuko du, 10.000 biztanleko erki-Aldun bat autuaz. Amar millatik amar millara bitarteko zatiak Aldun baten eskubidea izateko millatik gorakoak izan bearko dira.

Irugarrena. Era onetan aututako erri-Aldunak auteskunde egunaren amabosturren mendean batuko dira Aldundia osatzeko, egun ontatikxe «Comisiones Gestoras» izenekoen ordez agintaritzan jarriaz.

Au egin bezin laister, iru Aldundi Lendakariak alkar artuta noiz Aldun guzik batera Gernika'ko Batzar-etxean bildu erabakiko dute:

Aldun oiek, bitarteko Euzko Batzar Lege-emaillea osatuko baitdute.

Batzar onek esango du maiko zeintzuk izan. Orobat. Batzorde Jaurlari bat izendatuko du, ondoren Erkal-Jaularitzari adieraziaz. Une onetantxe, lege onek Euzkadi'ri opa dizkion eskubideak Batzar Legeemaille eta Batzorde Jaurlari berien eskuetara igaroko dira.

Batzar oneri. Batzorde Jaurlaria autu eta aldatzez gañera beste zenbait eskubide dagozkio: sei illabete buru luzeen dala bete bearko ditunak. Ona zeintzuk diran :

a) Batzararrentzat araudia idatzi eta ontzat artu.

b) Mota guzitako Euzkadi barrengo erki-agintaritzak eratu, beroien erakuntza eta eginkizunak erabakiaz eta beroien alkaren arteko artu-emanak tajutuaz.

c) Araba, Gipuzkoa eta Bizkayak, bakoitzak bere baitan izango dituzten eralguntza lanei bultza eta erki-agintariei ta Euzkadi barruko erkiei dagozkien eskubideak izendatu. Orobat, beroien arteko artuemanak.

d) Euzkadi'n indar izango dun austekunde-legea erabaki: adiña duten erritar orok autarkia eman al izan dezaten eraz.

Batzarrak emango ditun legeak, batzarkideen erdiak eta batek geigok aldeztuak izan bearko dira. Gañera, gaurkoz iru errkiak dituzten edo Araudi onen bidez eskuetarako zaizkien eskubideak Euzkadi'ri opa edo emateko garaiean Aldunen erdiak eta batek geigok ontzat eman bearko dituzte. Erki bakoitzekoak bere baitako arazoei buruz alegia.

Bere eginkizunaz batera, Batzarraren izaera amaitutzat joko da.

Orduntxe, beronek emandako legeak aginduko dutena beteaz, Euzkadi'ko Lege-emailletzarako auteskunde deia emango da.

Laugarrena. Araudia baieztu dala jakin erazi ondorengo bi illabeteen mendean Batzorde naasi bat izendatuko da, España'ko Jaurlaritzak, Euzko Lege-emaille Batzarak aña batzarkide izendatuaz. Batzorde naasi onek Euzkadi'ko agintarien eta lanarien gain, Araudiak diona beteaz, aurrerantzerako zein eskubide eta eginbear joan bear diran erabakiko du. Euzkadi'ren eskuetara zein ondasun eta eskubide dijoazen argituko du; eta eginbearrak nola tajuz eskuz-esku igaro erata ere bai.

Batzorde onen erabakiak, aintzakotzat artzekoak izango badira, gutxienez irutatik biek autarkiz baieztuak izan bitez. Eztabaidarik balitz, Erkalaren Batzar Lege-emalearen Lendakariaren iritzira beroiek ipiñi bitez.

Batzorde au noiz arte eta nola jardun jakiteko, ikus Jaurlaritzaren Lendariak 1932'gn. orillaren 9'an Catalunya'ko Batzorde naasiari emandako oroagindua: bere zati guziak gure Batzorde naasia beartzen baitdute.