Edukira joan

Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco/Aizeria ta Matsak

Wikitekatik


Eldu zan Aizeria mats-landara azi bat orman itxatsita zegoan Etxe baten ondora.

        Ekusi zituenean mordo ederki elduak, etorri zitzaion jateko gogo bizia. Abiatu zan alde guzietatik aztertzen, nondikan igo al zezakean mordoak zeuden tokiraño. Ez zuen igobide onik arkitu. Dio:

        —Igoko det landaratik.

        Ordea, nola matsaren adartxo, ta aienak ziran argal, indar, edo sendotasun gabeak, zerbait igo zuenean, erori zan lurrera. Ernegatu bear zuen mordo ederrak ekusi, ta ezin arrapatuaz. Aitortu nai ez zuen bere ezin artua ta dio estalgarritzat:

        —Mordo oek ez dira oraindikan ondo eldu, gaitz egingo liket jango banitu, ta ala obe det ez jatea.

        Ipui onek adierazoten du, zurtasun, ta asko jakiña izatea dala, noizbait ez dakigulakoa egitea. Orregatikan,


                Ondo da noizbait nai eza erakustea,

                Ta jakinda, ez jakiñarena egitea.