Xel.:
Joxep-Antoni, nai nuke jakiñ
ezkondu al ziñan eta norekiñ.
Jox.:
Ez nau iñork ere kortejatzen
asi naizelako neskazartzen;
alperrik damu;
goatu naizelako berandu,
ez det galairik ta eziñ ezkondu.
Jox.:
Zuk, Xeledoni, badezu garai,
zure gustokorik al dezu galai?
Xel.:
Joxep-Antoni, zure moduan
gertatzen naiz ni ere munduan,
ta ez naiz arritzen:
perrejillak, ostuak oritzen
asi ezkero, ez du serbitzen.
Xel.:
Orpo-luziak oiñetakuak,
galtzerdi lokarri-piñ sedazkuak,
gona motza, belaunak agiriñ,
eta ipurdiyari eragiñ,
argi begiyak,
autsak arpegin, ezpain gorriyak;
zu prenda zarra, modak berriyak.
Jox.:
Zuri ere illía, neri bezela,
zuritu zaizu, ta zimurtu azala;
soldata gabe zaude serbitzen,
besteren oriñalak garbitzen,
nik ainbat lotsa;
orpuen takoiak zazpi ontza,
soiñian gona nik beziñ motza.
Xel.:
Jaio Mutriku'n, azi Olatz'en,
Astigarrabiya'n gero serbitzen;
nuan galai gazte florekua,
tanbolintero Mendaro'kua,
mutil majua,
zuri eta neri ttunttuna jua,
a ze nolako aparejua!
Jox.:
Egiya da, bai, ttunttuneruak
dira lautik iru zurruteruak;
sukaldian, garai beranduan,
nai zuala neri su onduan
muxu ematia,
nizkion, arturik illentía,
erre sudurra ta bigotia.
Xel.:
Txoriya bezin alai gaztetan,
gustoko galaia nuan festetan;
jazten nintzala moda berrian,
esan oi ziran: «Euskal-errian
ez det besterik
ikusi ta espero ikusterik
zu bezelako dama gazterik!»
Jox.:
Nik ainbat urte zuk onuzkero,
gazte florekorik al dezu espero?
Artuko nuke ni bezin zarra,
zuritua illia ta bizarra,
naiz arlotia,
alkandora bat duana dotia,
ona duana borondatia.
Xel.:
Uste degula relijiyua,
baña diruaren anbiziyua;
guziok nai galai aberatsak,
alperrikan egiñak ametsak
gero zu ta ni.
Jox.: Ez izan dudarik, Xeledoni!
Xel.: Arrazoi dezu, Joxep-Antoni!
Liburuxka bat, Mendaro'k bere bertso-mordoxka
batekin Errenteria'ko Makazaga'renean
moldizkidatua, eta Oiartzun'go Garmendi-Txiki
baserriko Tiburzia Etxebeste'gandik eskuratua.