Edukira joan

Sagardoari

Wikitekatik
(Sagardoari (1860).pdf(e)tik birzuzenduta)
Sagardoari  (1860) 
Ramon Artola

Sagardoari

Bedeincatuba isan dedilla
sagardoaren graciya,
bai eta ere cupira gabe
eraten duben guciya.
Erari onec guison ascori
ematen dio biciya,
au eran gabe egotia da
neretzat penitenciya
___
Lenengo sartu tabernan eta
ateratzen naiz azquena,
egun gucian surrutian da
etzait betetzen barrena;
au da erari maitagarri bat,
arraz piztutzen naubena,
Josepha Carmen biotzecoa,
bete amabi-garrena
___
Gosea esdet aundiya bañon
egarriya bai ugari,
nere barrenac naitaz unican
ez diyo berris urari:
zortzen ditudan coarto picharrac
ematen discat tripari,
nere demboran biciya quentzen
diot senbait sagardori
___
Gaitzic esduben erari oni
gogos oidiot nic equin,
satisfacios ez naiz arquitzen
pichar bat eta birequin;
iru edo lau izaten ditut
arratzeraco nerequin,
tristura eta penac sendatzen
ditut sagardoarequin.
___
Astelena det jaibat artuba
pecatu mortal-ecotzat
aste artean bearreraco
gogoric eguiten etzat,
aste azquena ai nere pena
oso pereza sartzensat,
modu onetan aste guciya
alperquerian joatentzat
___
Bart arratzean eguin det ametz
len eguin isan dedana
tabernatican irten naisela
chispatu, edo edana;
pausoric chushen eguin esinda
esaten nuben, au lana,
golpatu gabe ez nindeque juan
gaur ni andria-ren-gana
___
Cupelan daguan sagardoac dit
ematen tentasioa,
presisamente eran bearra
daucat persecusioa,
milla deabrus josiricaco
orain duben presioa
saleac asco gueran medios
dauca estimasioa
___
Eranagota berriz naiago,
beti nago egarriyac,
begui bitarte charrican ez dit
eguiten tabernariyac,
emeretzi len au ogueigarren,
amar atzo sor utziyac,
marcac cupelan egun jaiean
pagatutzeco gusiyac
___

(Ramon Artola-c ipiñiac Donostian, 1860 garren urtean)