Edukira joan

Soka muturra

Wikitekatik
(Soka muturra (18--?)(e)tik birzuzenduta)
Soka muturra  (18--?) 
Biktoriano Iraola

SOKA MUTURRA


Danboliñian iriyarena
entzuten duten bezela,
ipurkonkorra astindutzera
plazan an dira berela;
oraiñ diyote festa eder au
galdu egiñ nai dutela,
iduritzen zait arrazoi gabe
dana guziyak daudela...
¿non kostilla bat ausi liteke
orren ederki bestela?



Je, je, egiñaz ez juana gatik
iri zarraren aurrera,
sokak artuta, an botako du
zilipurdika lurrera;
chunbo aundi bat irten da ere
ezdute artzen charrera,
eta ¡demontre! kalluarekiñ
deskuidatutzen bazera,
kojo egiñaz oso kontentu
juango zerade echera.



Zure guztora nai dezunian
zanpatutzia sudurra,
zuaz korrika dakartenian
plazara soka muturra;
¿eta begi bat galduta ere
nork du sokaren bildurra?
leku frankotan ausiko dute
ederki bizkar ezurra,
¡baña plaz’ ontan beziñ ederki!
¡ori bai dala gezurra!



Gero iriya sartzen danian
arkupietan barrena,
pillare kontra botako ditu
iru edo lau aurrena;
amar, amabi alkarren gainka
lurrian dira urrena,
boinak galduta guztiz ederki
zikindurikan diena,
amolatzeko ezta ez ori
dibertziyorik charrena.



Muturra beltza gona zikiñak
eta buruban zanbela,
plazan iriya baldiñ badabill
an da aurrian berela;
arrapatuta egingo diyo
begi onduan ubela,
eta lagunen erremeyua
ikusirikan orrela,
berialashen anishetia
edo kopa bat mishtela.



Arrapatuta golpatzen dana
iri zarraren gandikan,
zerekiñ badu Elgoibarren da
sendatutzera andikan;
chanpon batzubek ateratuko
ditu patrikeratikan,
baña plazara juanda ezbadu
ondo biurtzen ankikan,
etzi lezake, eztu izango
berriz alako maukikan.



Lastima bat da oraiñ eztala
usatzen plazan garrochik,
baratzuyakiñ igortzi eta
alako punta chorrochik;
iri mantsua zulatutzera
eun baziran atzetik,
ala askotan aiñ ondo bati
sartzen ziyoten begitik,
pañueluakiñ tapatu eta
bigaltzen zuten plazatik.



Iriya gana toliatzera
beteta dijuan ari,
zeladoriak galasitzia
gaizki billatzen det ori;
¿zeñi zer diyo egiña gatik
tarratara bat edo bi?
¡laja iriya chuliatutzen
guztora dabillenari,
arrapatuta gero atzetik
naiz illargiya ageri.



Plaza, berritik San Bizentera
kaleri kale lertuak,
korrika gizon bizar zuriyak
ikusten dira aurtuak;
gero zokari tira ta tira
mutill jostallu eruak,
sartutzen dute beya entradan
ta partitubaz beruak,
¡etzuten susto charra eraman!
iru danbolinteruak.



Ni banintzake agintariya
gure thunthunen otsera,
¡joka iriyank! esango nuke
beti jayetik jayera;
beso bat edo beste austeko
nozki onelako era
ezta izaten, ala oiturak
uzten badira galtzera,
arrazoyakiñ esango dute
euskaldun onak ezgera.



Victoriano Iraola.

lmp, y lit, de V. lraola.