Edukira joan

KAS alternatiba

Wikitekatik

AMNISTIA

-Preso politiko guztien kaleratzea eta errefuxiatuen itzulera.

ASKATASUN DEMOKRATIKOAK OSO OSORIK

-Adierazpen, erakundetze, biltze eta grebarako eskubideen kontrola eta gestio demokratikoa.

-Euskal alderdi politiko eta demokratiko guztien onespena.

-Euskal Herrian irauten duten botere antidemokratikoak: Gobernadore zibilak, militarrak eta sortu berri den supergobernadorea ezabatu.

- Euskal Herriak bere subiranotasun nazionalerako duen eskubidearen onarpena.

AUTONOMI ESTATUTU NAZIONALA

- Autodeterminazio eskubide demokratikoaren onarpena.

- Hego Euskal Herriko lurraldearen osotasuna onartu eta Ipar Euskal Herriarekin harremanak mugatzeko eskubidearen onespena.

- Benetako autogobernua legegintzarako, botere betearazle eta judizialean oinarritua.

- Euskara, Euskal Herriko hizkuntza nazional gisa onartua izatea.

- Euskalduntze politikari ekin eta euskararen ikerkuntza, hedadura eta oro har euskal kulturaren aldeko borrokan diharduten erakundeak lagundu, onartu eta finantzatu.

EUSKAL HERRITIK INDAR ERREPRESIBOAK KALERATU

- Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Cuerpo Superior de Polizia delakoak kanporatu; horien ordez, herri langilearen zerbitzuan eta Euskal Gobernuaren kontrolpean egongo diren beste batzuk jarriz.

LANGILE ETA HERRITAR KLASEAREN BIZI BALDINTZEN HOBEKUNTZA

- Lanpostuaren defentsa.

- Monopolioaren aurkako neurri ekonomikoak eta nazionalizazio politikari ekin.

- Soldaten eta lan baldintzen hobekuntza sexu eta arraza bereizketarik gabe.

- Langileek kudeatutako gizarte segurantza autonomoa.

- Irakaskuntza maila guztietarako doako sarrerak.

- Hirigintza eta ingurugiroaren herri kontrola.

- Sistema fiskal aurrerakoi eta zuzena.

- Erretiroa eta bizi kostearen gehikuntzari automatikoki egokitutako soldata osoa.

- Baserritar, arrantzale, industriari txiki eta beste zenbait herritar xumeentzako legezko interesen defentsarako aukera.

- Gizarte kapitalistak marjinatzen dituen sektoreen bizi baldintzen hobekuntza.

- Gizona eta emakume langileen berdintasuna ekarriko lukeen legea.

- Emakumea bere gorputzaz jabetu eta berarekin zer egingo duenaren ahalmena. Familiaren plangintza arrazionala eta era berean nahi ez den haurdunaldia eteteko eskubidea.

- Aisia eta asti libreari dagozkion gazteriarentzat hobekuntzak, lokalak gazteentzat, kirolerako tokiak… eta gazteen langabeziaren erradikazioa.