Edukira joan

¡oh zu cecen suzcoa!

Wikitekatik
¡oh zu cecen suzcoa!  (1879) 
Serafin Baroja

¡OH ZU CECEN SUZCOA!

YDIYARENAREN SOÑUAN.

Damboliñaren girac calean
daramatzi gendeac airean
chistuaren
ta atabalen
soñu alayean.
Errico biztanle guciac
plazara dirade etorriac,
arratzeco
ceceneco
suac ecarriac.
Oh! Donostico Cecen-suzcoa
izan zaitez zorionecoa!
___
Irtena da cecena arcupetic,
chingarra dariola atzealdetic,
dambadaca,
ta giraca
gendeen tarteric.
Zalapart artean cembat nazpill,
cembar carrashi, cer iscambill,
itzumuca,
trumbulleuca,
gende dena dabill.
Oh! zu, Cecen onen Autorea
izan zaitez gloriz betea!
___
Damaccho gazte ta galay fiñac
elcarri adi bat ecin eguiñac
arcupetan,
quiriquetan,
¡Ay cer aleguiñac!
Cecen-suzcoa bada auzoan.
igues eguñ nairic asmoan,
ceren larri
diran jarri
elcarren ondoan.
Oh! Cecen npizcor chingar jariyo
cembat conthu zure mediyo!
___
Su-curpillac dijoaz astera,
Cecen-suzcoa igo dute oltzera,
argui pillac,
su bombillac,
dijoaz airera.
Ceren argui politac dira
maite degunari beguira,
bat batetan,
beguietan,
icusten badira.
Oh,bai,dira,bai,chit chingartiac
biotz-suzco baten arguiac!
___
Bejondaizula Cecen-suzcoa,
Donostiarren invencioa,
gazteentzat,
ta zarrentzat
fest gain gañecoa.
Ez, bada, gendeac naguitu,
plazara joan gabe ez guelditu,
far asco eguñ,
dantzatu ariñ,
ta asco divertitu.
¡Cecen-suzco eder on deguizula,
gaur ta beti bejondaizula!