Edukira joan

«Nahitaezkoa da erakunde publiko eta ekimen sozialen arteko elkarlana»

Wikitekatik
«Nahitaezkoa da erakunde publiko eta ekimen sozialen arteko elkarlana»  (1999)  edited by Euskaldunon Egunkaria
Kultura
Jatorria

Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua «Nahitaezkoa da erakunde publiko eta ekimen sozialen arteko elkarlana»

••• Kultura Sailean bigarren legegintzaldiari ekin berri dio Garmendiak .••• Aurreko lau-urtekoan finkaturiko plangintzak sakondu eta zabaltzea du helburu .••• San Telmo museoa, Arabako Arte Garaikideko museoa eta Eresbil artxibategia azpiegituren alorreko diruekin laguntzea du asmo .••• Sustapen politika behar duten hizkuntzen egoeretan erakunde publiko eta ekimen sozialaren arteko elkarlana ezinbesteko dela iritzi dio.
Euskaldunon Egunkaria (1999-02-21)
MARI KARMEN GAR-MENDIAK Donostian Kultura Sailak duen ordezkaritzan hartu gaitu. Bere saileko ekipoa osatu berri du, Imanol Agote sailburuorde, Joseba Etxeberria Hezkuntza Fisikorako zuzendari, Ricardo Bilbao Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari' eta Jon Telleria Zerbitzuko zuzendari berri direla.

• Egoera politiko berri baten aurrean gaude. Horrek islarik edo eraginik izango al du Kultura Sailean. edonolakoa dela ere?

Beno, Kultura Sailak bere legealdi honetako oinarriak joan den lege-aldian finkatu zituen. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartua geratu zen, baita Gaztediari dagokiona eta modu berean Kirolaren Legea ere. Horiek garatu beharrean daude. Berdin kulturaren alorreko sorkuntza eta zabalkundeari dagokionez, eta baita ondareari dagokionez ere. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ibilbide berri bati ekin zion eta Euskal Herriko Gazte Orkestra sortu genuen. Literatura, dantza, antzerkia, zinemaren alorrean pausoak eman genituen eta horiek sendotu egin nahi ditugu.

• Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoarekin alderatuta. Kultura Sailarenak urtez urtez behera egin du.

Hezkuntza eta Osasun sailak, batetik, eta hirugarren munduarekin diren kooperazioko programak dira haz-kuntzarik handiena izan du-ten sailak, eta ohiko bilakatu da hori. Egia da Kultura Sailak izan dituela baliabide garrantzizkoak bere esku baina horiek aparteko trataera izan dute, azpiegitura ataletik zegozkion diruak izan baitira. Ohiko jardunerako -kultura, hizkuntz politika, gaztedia, orkestrak ... -balia-bideak areagotu beharra dago, zalantzarik ez dago. Ez dakit aurtengo urteko baliabideak zenbaterainokoak izango diren, baina eskaria gure aldetik egina dago.

• Euskadi XXI egitasmotik jaso du azken urteetan Guggenheim museoak. Beste proiekturik sartuko al da plangintza horretan?

Euskadi XXI egitasmoa aurten bukatuko da baina aldi berri bat izango du ziurrenik. Donostiako San Telmo, Arabako Arte Garaikideko museoa eta musika artxibo nazionala jasotzen duen Eresbil erakundearen egoitza sartu nahiko genituzke hor.

• Aurrekontuak urtero-urtero eredu finko baten gainean banatzen dira. Maniobra ahalmen gutxi uzten duela dirudi. Esate baterako. EITBk urtero aurrekontuaren erdia bere egiten du.

Orain lau urte Kultura Sailera iritsi nintzenean egin genuena hauxe izan zen: aurrekontuen antolaketa berri bat. Lehen zaku berean zeuden partida guztiak. Hiru zutabe nagusi jarri genituen Kultura Sailaren eskutik dauden aurrekontuentzat. Bat EITBri dagokiona, eta hor Kultura Sailak azkenean legebiltzarrak EITBri izendatzen diona esku batekin jaso eta bestearekin ematen dio. Bigarrena kultur politika bere alor guztiekin, eta hirugarrena azpiegiturena, Euskadi XXI poltsa horretatik tokatzen zaiguna. Hirugarren poltsa horretan, aurtengo urtean hasi dugun legealdi honetarako, aurrekoan baino zati txikixeagoa izango dugu. Diru gutxiago tokatuko zaigu, proiektuak ere txikiagoak direlako.

• Joseba Arregik zioen Guggenheim bezalako proiektu handi. ikusgarri eta errenta atera erraza ez beste ez lukeela inoiz onartuko Eusko Jaurlaritzak.

Nik ez dut Guggenheimengatik Kultura Sailari tokatzen zitzaion dirurik ukitu eta orain ere berdin egingo dut. Horrek ez du esan nahi, hala ere, kulturarako ohiko aurrekontu horrek duen baino diru gehiago izango balu, diru hori erabiltzeko ideiak ez ditugunik.

• Euskara zinema areto ko-mertzialetara eramateko ekimena zertan da?

Martxan daukagu Zinea euskaraz programa, hasi besterik ez da egin baina. Udalekin egindako hitzarmenen bidez bideratu da eta hori areagotu egin nahiko genuke. Pozik gaude egindako pauso xumeaz eta jaso dugun erantzunaz. Programa sendotu eta zabaltzeko ahaleginetan gabiltza.

• Katalunian egingo duten bezala. inoiz euskara bikoizteko kuotak ezarriko al ditu Kultura Sailak?

Ez dugu horrelako ezer pentsatu eta nik uste dut oraindik goizegi dela kuoten kontu hori aipatzeko. Ikusi besterik ez dago Katalunian zer gertatu den, eta kontuan izan hango egoera soziolinguistikoa eta bertako gizartearen indarra ere oso bestelakoak direla. Kuotena iritsiko da bere garaian.

• Andolin Eguzkitzak. Euskal Idazleen Elkarteko buruak. idatzi du Eusko Jaurlaritzak urtero hainbat euskal liburu hiruzpalau hizkuntzatara itzultzeko ardura hartu beharko lukeela.

Guk hori martxan jarrita daukagu. Euskadi Literatur sariek orientazio berri bat izan zuten 1997tik aurrera. Sariak berekin darama difusiorako eta beste hizkuntzatarako itzulpenaren aukera. Batetik katalogo kontuak daude zabalkunderako eta gainera itzulpenerako laguntza du.

• Baina urtean izaten dira itzulpena merezi duten liburu gehiago ere.

Guk erabaki hori hartu genuen Editoreen Elkartearekin, Idazleen Elkartearekin eta idazleekin berekin hitz egin eta gero. Horretaraxe iritsi ginen eta egia esan jendea oso pozik dago.

• Guggenheimek inoiz zuzendari artistikorik izango al du?

Aukera hortxe dag


Aurrekontuak

«Nik ez dut Guggenheimengatik Kultura Sailari tokatzen zitzaion dirurik ukitu. Horrek ez du esan nahi aurrekontuak diru gehiago balu zertan erabili ideiarik ez genukeenik