1850eko Foruen gaineko Komisioaren diktamena

Wikitekatik

Jaun guztiz arguitsuba.

Ill onen bosteco batzaarrian Berorren Mesediac icentau eban guizon-talda edo comisinoiac icusi ta aitu ditu, astiro ta ardura andijagaz, Vizcaico buru edo Diputaciño generalac emon deutsazan eracutsi, aguiri, edo documentu balijo andicuac, milla zortzireun eta ogueta emeretzijan, urrijaren ogueta bostian, emon zan leguiaren betetasunaren ganian; baita bere alan Diputaciñoiac, cein erregue-uri edo corteraco autu ciran Jaunaac aoz emon deutseezan azaldeera ta arguitasunac: eta azterturic gustija astiro, ciatz eta gogotic, erabagui dau adierazotia berorri, emon daguijon baija, baldin badericha, urreengo gauza oneei, ceintzuc diran:

Leleengo. Vizcaico Batzaar oso, edo Junta Generalac, autortu ta adierazo daguijala alabantzaric andijeneen diñaac dirala bertaco buru edo Diputaciñoiac artu dituzan neurrijac; baita D. Timoteo Loizaga, ta D. Francisco Hormaeche, erregue-uri edo cortera bialdurico Jaunaac, eguin ditubezan aleguiñac; eta bardin milla zortzireun ta berrogueta zortzico Batzaar oso edo Junta Generalian eguin zan aguindu baten indarrez icentau zan guizon-talda edo comisinoiaren eguitadaac; emonic guztijai ta bacochari esquer andi ta beraarizcuac bete ditubezalaco ain osaro, vizcaitar on ta leijaleen guisan, eureen lan ta eguin-biarrac, milla zortzireun eta ogueta emeretzijan, urrijaren ogueta bostian, emonico leguiaren betetasunaren ganian.

Bigarren. Vizcaico buru edo Diputaciño Generalac guztiz ondo eguin ebala, beguiraturic oi daben sen, centzun, ta acerteriagaz ez ontzat emotian Loizaga ta Hormaeche Jauneen escabidia, ciñuela ichiten eutzeela, Vizcaijaren icenian erregue-uri edo Cortera juateco emon jaqueen eguiquizun ta cargubari; eta orain bere ez dabela ontzat emon biar, ezpada barriztau ta sendatu bertaco buru edo Diputadu Jaunaac eta beraarijaz icentaurico batzaar edo comisiñoiac eguin ebeen auquera edo eleccinoia, biurtu ditecen erregue-uri edo cortera premiñiac escatuten dabenian.

Irugarren. Elduten danian dempora au, eta ecin ontzat emon leizan leguez Vizcaijac, oraintzuban foruetan sarturico gauza barri edo novedadiac, milla zortzireun ta ogueta emeretzijan urrijaren ogueta bostian emonico leguiaren leleengo zati edo articuluba austen dabenac leguez, escatu daguijuela Erreinuco Gobernarijai biurtu deijuela Vizcaico semiai oraindic falta jaqueena foruac osoz euquiteco, Vizcaitarrac ain gogotic nai ta gura dabeen leguez.

Laugarren. Uste ta icharoten ez dan leguez, escabide au autortu ta emongo ez balebee, arturic leenaz eureen jaquiturija ta centzunac eracutsico deutseezan neurrijac, eta adierazoric aurrez eurai onduen derichuen leguez baña errespeto ta modu onagaz, ez jaqueela emendic calteric etorrico vizcaitarren zucen edo derecho cimentugarri ta veneragarrijaai, juan deitezala milla zortzireun ta ogueta emeretzico urrijaren ogueta bosteco leguiaren bigarren zati edo articulubac diñuan berbaaldi edo audiencijara, eta an zaindu ta defendiu daijeezala al dabeen sendotasun, iraupen, fede, ta eureen jaijot-lurrari deutseen maitetasun ta eraaspenac iracatsico deutseen jaquiturija, asmo ta neurri guztijacaz, gueure foru, auquera, escubide, ecandu, ta usadijo onac; eta besteric ecin danian, ez bacarric ez daguijeela ontzat emon eureen icenian ecetan cercendu ta guichitutia, ezpada adierazo daguijeela arguiro vizcaitar guztijac eureen vijotzetan dauqueezan guraari vicijac, aurrerantzian bere euquiteco eureen forubac osotasun ta betetasun guztijan: onelan Jaungoicuaren laguntasunac, eta Erreinu guztico batzaar edo Cortiac, ta gueure Erreguiñaren Gobernarijeen zucentasun, justicija ta biguntasunac biurtu deijuezan egunen baten eureen iraupen senduaren saritzat.

Vizcaico buru edo Diputaciño generalac emongo dau contu ciatza, bere eta erregue-uri edo cortera juateco auturico Jauneen eguitada guztijeena Batzar oso edo Junta generalian, leleengo batuten danian. Baña alambere Berorren Mesediaren ezagüera ta jaquiturija goratubac erabaguico dau zucenen, onduen, ta egoquijeen derichona. Guernican Maijatzaren zortzigarrenian, milla zortzireun eta berrogueta amar garren urtian.

Jaun guztiz Arguitsuba.
Domingo Eulogio de la Torre