Edukira joan

1968ko Martxoaren 22ko Mugimenduaren panfletoa

Wikitekatik

Ikasleak eta langileak: zuen borroka geure borroka da!

Guk fakultateak hartzen ditugu, zuek fabrikak hartzen dituzue. Denok ari gara borrokan gauza beraren alde? [...]

Pariseko eskualdean 1.000 liberako gutxieneko soldata eskatzen duzue, 60 urterekin erretiratzea, eta berrogei orduko astea, oraingo berrogeita zortzikoa bezala ordainduta.

Bidezkoak eta antzinakoak dira eskabide horiek. Hala ere, badirudi ez dutela loturarik gure helburuekin. Dena dela, fabrikak hartzen dituzue, ugazabak bahitzen dituzue, aurretiaz abisatu gabe egiten dituzue grebak. Borrokatzeko modu horiek posible izan dira enpresetan luzaroan jarraikitasunez egindako borrokei esker, bai eta ikasleen duela gutxiko iskanbilei esker ere.

Gure zilegizko eskabideak baino erradikalagoak dira borroka horiek; izan ere, sistema kapitalistan, langileen egoera hobetzea ez ezik, sistema hori suntsitzea dute helburu. Hitzaren zentzurik estuenean dira politikak; ez zarete borrokatzen lehen ministroa aldatzeko, ugazabak enpresan nahiz gizartean boterea gal dezan baizik. Zuen borrokatzeko moduak ekintza benetan sozialisten eredua eskaintzen digu ikasleoi: langileak ekoizpen-bideez eta beren erabakitzeko ahalmenaz jabetzea.

Elkartu egiten dira zuen borroka eta gurea. Beharrezkoa da batzuk besteengandik bakartzen gaituzten gauza guztiak suntsitzea (ohiturak, egunkariak, eta abar). Loturak ezarri behar dira enpresa eta fakultate okupatuen artean.

Paris

1968ko Martxoaren 22ko Mugimendua


Iturria: Martínez Rueda, F. eta Urquijo, M. (2006): Materiales para la historia del mundo actual, Istmo, Madril, I., 299-300.

Itzulpena: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 77.


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.